Lasarte-Oriak matxismoaren aurkako bide-seinaleak estreinatu ditu
2018·11·22
Jadanik ikusgai daude matxismoaren aurkako 7 trafiko-seinale Lasarte-Oriara errepidetik sartzean. Jesus Zaballos alkateak, Izaskun Oronoz zerbitzu sozialetako teknikariarekin batera, Atsobakarreko biribilgunean jarritako lehen seinalea desestali zuten.
More koloreko seinaleetan hau irakur daiteke: Indarkeria matxistari Ez! Lasarte-Oriak errespetua bultzatuz! Horiekin, Lasarte-Oriako Udalak agerian jarri nahi du udalerriak bortizkeria matxistaren aurka duen konpromisoa, egunero hainbeste sufrimendu eta min eragiten duen izurri horren aurka.
Zaballosek adierazi duenez, seinaleek erakusten dute Lasarte-Oria solidarioa dela bortizkeria matxistaren biktimekin eta hemen zero tolerantzia dagoela indarkeria horrekin.
Hemen daude seinaleak:
- Atsobakarreko biribilgunea
- Urbileko sarbidea
- Hipodromoko zubia
- Goiegiko biribilgunea
- Sasoetako biribilgunea
- Karmengo kaperako sarbidea
- Oriako sarbidea
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.