Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Lasarte-Oriak Eguberrietako haur-parkea izango du abenduaren 22tik eta 31ra bitartean

Hilaren 22an, 11:00etan, zabalduko ditu ateak EHPak. Bi espazioz gozatu ahalko dute txikienek: ohiko parkea Michelingo pilotalekuan eta familientzako Bitarteko karpa, EHPa Oriara hurbilduko duena.

2018·12·20

Hilaren 22an irekiko da jada tradizionala den Eguberrietako Haur-Parkea. Nobedade gisa, bi egunez behin gai bat izango du ardatz gisa. Leitmotiva zera izango da: Jolastuko al gara…? Horrela, bertaratzen diren haurrek gai hauen inguruan jolastu ahal izango dira: piratak, kultura, kirolak edo tolerantzia.

Hiru espazio desberdin egongo dira Gabonetako Haur Parkean:

Michelingo Frontoia

  • Ludogranja puzgarria (5 urte arte).
  • Jumping (adin guztientzat)
  • 16 metroko Indiar Pista puzgarria (5urtetik aurrera)
  • 16 metroko Trineo Pista puzgarria (adin guztientzat)
  • PIN eszenatokia
  • Tailer gunea
  • Arropa gordetzeko zerbitzua eta taberna.

Michelingo Tenis Pista

  • Zezen mekanikoa (8 urtetatik)
  • Multiestadio puzgarria (9 urtetatik)
  • Zirkuitu puzgarria (6 urtetatik)
  • Feria Jokoak.

Bitarte Tenis Pista

  • Equilibra2 / Roda2 / Encajona2 / Reciclado2
  • Letra eta zenbakiak
  • Berdintasunaren Gymkhana
  • Joko Erraldoiak
  • Herri Kirolak
  • Azken Festa

EHPa 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, salbu hilaren 24an eta 31n, arratsaldez itxita egongo baita, eta hilaren 25ean, egun osoan itxita egongo baita. Bi txanda egingo dira:

  • 11:00-12:30 eta 12:30-14:00 goizean.
  • 17:00-18:30 eta 18:30- 20:00 arratsaldean.

Hauxe izango da egitaraua:

ABENDUAK 22

Jolastuko al gara Piratetara?

  • Joko Dinamikoak Michelingo  Frontoiko eszenatokian egun osoan zehar.
  • NAI MALABARISTA 18:45 Michelingo Frontoian.

ABENDUAK 23

Jolastuko al gara Piratetara?

  • Joko Dinamikoak Michelingo Frontoiko eszenatokian egun osoan zehar.
  • Just Dance WII Michelingo Frontoiko eszenatokian egun osoan zehar.

ABENDUAK 24

Jolastuko al gara Euskal Kulturara?

  • Olentzero eta Maridomingiri harrera Michelingo Frontoian 11.30 eta 13:00etan.

ABENDUAK 26

Jolastuko al gara Euskal Kulturara

  • Magia Erakustaldia Ovidio Magoaren eskutik Michelingo frontoian 18:45.

ABENDUAK 27

Jolastuko al gara kiroletara?

  • Karaokea eta Joku musikalak egun osoan zehar Michelingo frontoian.

ABENDUAK 28

Jolastuko al gara kiroletara?

  • Erronka dibertigarriak egun osoan zehar Michelingo frontoian.

ABENDUAK 29

Jolastuko al gara naturaz gozatzera?

  • Ipuinen Lapurra Michelingo frontoian 18:45tan

ABENDUAK 30

Jolastuko al gara naturaz gozatzera?

  • Joko Dinamiko eta anitzak Michelingo frontoian egun osoan zehar.

ABENDUAK 31

Urtea bukatzera?

  • Kotilloi txikia (Azken Festa) Michelingo frontoian 13:00etan.

7 urtetik beherako haurrak ezingo dira bakarrik sartu. Guraso edo tutoreen ardura izango delarik uneoro beren ongizatea bermatzea.

Gestión Deportiva Loiri enpresak kudeatuko du berriz ere EHPa. 2 koordinatzaile eta 20 begirale arduratuko dira parkeak eta jarduerek ondo funtzionatzeaz. EHParen kostu osoa 31.866 eurokoa izango da.

Aurten Lasarte-Oriako Kirol Elkartea (LOKE) arduratuko da taberna eta eremuko sarrera kudeatzeaz, eta hango diru-sarrerak elkarte horren gastuetarako izango dira. Helduentzat, sarrera euro 1koa izango da.


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.