Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Lasarte-Oriak Aire Libreko Museoaren gida bat argitaratu du

Lasarte-Oriak badu jadanik udalerrian barrenako hiru ibilbide jasotzen dituen gida bat, interes artistiko-kulturaleko mural, eskultura eta eraikinen xehetasunekin. Gida udalerri osoan etxez etxe banatuko da.

2018·06·12

Lasarte-Oriako alkateak, Jesus Zaballosek, udalerrian bisita daitezkeen obra guztiak jasotzen dituen gida berria aurkeztu zuen. Obrak hiru multzotan biltzen ditu: muralak, eskulturak eta eraikinak. Kulturako eta Sozioekonomiako departamentuek elkarrekin egindako lanaren fruitu da gida, eta Lasarte-Oriako etxe eta eskola guztietara banatuko da. Horretarako, 8.200 ale argitaratu dira.

Programaren kostua hau izan da: 9.570 euro, informazio guztia jaso zuen teknikaria kontratatzeari dagozkionak, eta 6.431 euro, diseinatzeari eta inprimatzeari dagozkionak.

Gidan obra bakoitza identifikatzen da bere izenarekin, egilearekin, argazkiarekin, erabilitako materialarekin eta hari buruz egileak egindako deskripzio labur batekin.

Alkateak, Kultura eta Sozioekonomia departamentuetako zinegotziak eta teknikariak lagun zituela, proposatutako hiru ibilbideak egitera gonbidatu zituen herritarrak, eta lan egiten jarraitzera konprometitu zen, Lasarte-Oriak aire libreko obra gehiagoz gozatzeko aukera izan dezan, kultura jendeari dohainik hurbilduta.

Gida udalaren webgunean eskuratzeko moduan egongo da, eta bisitatzen gaituen jendeak gure udalerria hobeto ezagutu ahal izateko ere balioko du, edo lasarteoriatarrek herriko eremu eta txoko ezagutzen ez zituztenak ezagutu ahal izateko.

 

Liburuxka deskargatu

Aire Librean Museoa [pdf]

 

Planoa deskargatu

Ibilbideen plano [pdf]


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.