Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Lasarte-Oria gorriz

Covid-19ren positiboengatik azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasak zona gorrian kokatzen du Lasarte-Oria

2021·04·12

Martxoaren 26an, egoera epidemiologikoaren eboluzioa ikusita, indarrean jarri ziren Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurri berriak Covid-19aren hedapena prebenitzeko.

Egungo neurriei udalerria gune gorria bada ezarritako murrizketak gehitu behar zaizkie, hau da, azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasa 400 positibotik gorakoa da 100.000 biztanleko. Gaur apirilaren 12an, Lasarte-Oriak 456 positiboko tasa du.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ebazpen bat zabalduko du astero, astelehenetan, bere webgunean (https://www.euskadi.eus), udalerriaren araberako tasen zerrendarekin. Ebazpen horretan zehaztuko da zein udalerri hartzen diren larritasun-gunetzat, eta, beraz, eremu gorrian sartzen dira eta erreferentzia eraginkorra izango da hurrengo egunetik aurrera.

Era berean, COVID-19ak eragindako kasu positiboen intzidentzia-tasa metatua, azken 14 egunetan, lurralde historiko batean, 100.000 biztanleko 400 edo gehiago bada, bizileku den lurralde historikoko pertsonen sarrera- eta irteera-murrizketa ezartzen da, artikulu honetan aurreikusitako salbuespenekin. Gaur apirilaren 12an, Gipuzkoak 483 positiboko tasa du. Beraz, Gipuzkoako sarrera- eta irteera-murrizketa ezartzen da.

Mugak udalerria gorriz badago

  • Perimetroaren itxiera ezartzen da, eta, beraz, ezin da udalerrira sartu edo bertatik irten, behar bezala justifikatuta dauden eta urriaren 25eko 926/2020 Dekretuaren 6.1 artikuluan aurreikusitako arrazoiren batengatik gertatzen diren kasuetan izan ezik.
    • Osasun-zentro, -zerbitzu eta –establezimenduetara joatea.
    • Laneko, lanbideko, enpresako, erakundeetako edo legezko betebeharrak betetzea.
    • Unibertsitate-, irakaskuntza- eta hezkuntza-zentroetara joatea, haur-hezkuntzako eskolak barne.
    • Ohiko bizilekura edo familia-bizilekura itzultzea.
    • Adinekoei, adingabeei, mendekotasun-egoeran daudenei, desgaitasun bat dutenei edo bereziki kalteberei laguntza eta zaintza ematea.
    • Mugakide diren lurraldeetako finantza- eta aseguru-erakundeetara edo hornidura-estazioetara joatea.
    • Organo publiko, judizial edo notarialetan egin beharreko jarduketak (errekerituak edo presakoak).
    • Baimenak eta dokumentazio ofiziala berritzea, bai eta beste administrazio-izapide atzeraezin batzuk ere.
    • Azterketa edo proba ofizial atzeraezinak egitea.
    • Ezinbesteko kausa edo premia-egoera dela eta.
    • Antzeko beste edozein jarduera, behar bezala egiaztatua.
  • Mugakide diren eta ohiko zirkulazioa duten udalerrien arteko mugikortasuna baimentzen da, erosketak eta aire zabaleko jarduera fisikoa egiteko.
  • Ostalaritzako eta jatetxe-arloko establezimenduek murriztu egin beharko dute lokalen barruan jendea atenditzeko ordutegia bi ordu-tarte hauetara:
    • 06:30etik 09:30era.
    • 13:00etatik 16:30era.
  • Barruko eremuetan egiten diren kirol-jarduerek ez dituzte 4 pertsonako taldeak gaindituko, talde profesionalen eta federatuen entrenamenduei eta lehiaketei eragiten dietenak izan ezik. Era berean, herri horietan, aldagelak eta dutxak itxi egingo dira kirol-instalazio mota guztietan, igerilekuetan izan ezik; horietan, aldagelak erabili ahal izango dira gehieneko edukieraren ehuneko 35eko mugarekin, eta dutxak erabili ahal izango dira, baldin eta banakakoak badira.

Mugak udalerria gorriz ez badago

  • Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean pertsonak sartzeko eta ateratzeko mugak.
  • Gaueko ordutegian dauden pertsonen zirkulazio-askatasunaren mugaren hasiera-ordua 22:00ak izango da, eta, muga horren amaiera-ordua, 06:00ak.
  • Pertsona-taldeak espazio publikoetan eta pribatuetan egotea mugatzea lau lagunentzako (salbu eta bizikideak badira)
  • Merkataritza-establezimendu guztiek –farmaziek eta erregaien txikizkako banaketa-zerbitzuguneek izan ezik- dagokien araudiaren arabera itxi beharko dute, gehienez ere 21:00etan.
  • Ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduek, zerbitzuguneetako zerbitzuek izan ezik, gehienez ere 20:00etan itxi beharko dute jendeentzako  eta ezingo dute 06:00ak baino lehen ireki. Barruko edukiera %50 murriztuta.
  • Jarduera edo ekitaldi kultural edo sozialik ezingo da 21:00ak baino beranduago amaitu.
  • Dantza-talde ez-profesionalen entseguei berrekitea baimentzen da, eta, nolanahi ere, zorrotz errespetatu beharko dira pertsonen arteko segurtasun-distantziaren, maskara erabiltzearen eta kontaktu fisikorik gabeko sei laguneko taldeen prebentzio-baldintzak.
  • Federatu gabeko kirol-jarduera fisikoa aire zabalean, bakarka edo taldeka egin ahal izango da, kontaktu fisikorik gabe, eta gehienez 6 pertsonako taldeetan aldi berean.
  • Eskola-kiroleko entrenamenduak egin ahal izango dira, eta gehienez ere sei laguneko taldetan antolatuta. Taldea beti pertsona berek osatuko dute, eta ezingo dira aldagelak erabili.

 

Gogorarazten dugu kutsatzea saihesteko jarraibideak sinpleak eta aplikatzen errazak direla:

  • Maskara erabiltzea (derrigorrezkoa)
  • Segurtasun-distantzia mantentzea
  • Eskuetako higienea maiz: urarekin eta xaboiarekin garbitzea.
  • Kontrol termikoa sintomaren bat ikusiz gero.
  • COVID-19arekin bateragarriak diren sintomarik ohikoenetako bat (sukarra, hotzikarak, eztula, aire-faltaren sentsazioa, usaimena eta dastamena gutxitzea, eztarriko mina, muskuluetako mina, buruko mina, ahultasun orokorra, beherakoa edo okadak) duen edonork etxean geratu beharko du eta ahalik eta lasterren jakinarazi beharko dio osasun-zerbitzuari. Era berean, etxean bizikiderik badago, ez du haiekin kontakturik izan behar, eta, ahal bada, logela esklusiboa erabili behar du, osasun-zerbitzuaren jarraibideak jaso arte.
  • Jende-pilaketak saihestea.

Udalak, era berean, herritarrei eskatu nahi die ihes egin dezala gezur eta zurrumurruetatik eta informa dadila osasun-agintariek beren komunikabideetan edo komunikabide orokorretan emandako informazioaren bidez.

Informazio ofiziala esteka hauetan lor daiteke:

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak dokumentu batzuk prestatu ditu, ohiko galderen eta erantzunen zerrenda baten bidez, dekretuaren edukia hobeto ulertzeko eta interpretatzeko. Hemen behean deskarga daitezke.

Garrantzitsua: guztien onerako, maskarak eta eskularruak errefusaren edukiontzian bota behar dira (edukiontzi grisa).

 

 

Azkeneko dekretua deskargatu

Martxoak 26 dekretrua [pdf]

 

Ohiko galderak eta erantzunak deskargatu. Eguneratua apirilak 9.

Ohiko galderak eta erantzunak [pdf]


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.