Lasarte-Oria Bai! eta Tratu On Bat bat eginda, kirola eta herriko merkataritza sustatzearen alde
2018·10·23
Jesus Zaballos alkateak, Sozioekonomiako zinegotzi Nuria Fernández eta Ostadarreko ordezkari Aitor Azkonobieta lagun zituela, elkarlanerako konpromisoa berretsi zuen, herri lasterketa babestuz eta Tratu On Bat marka komertziala sustatuz.
Iaz hiru urterako sinatu zen hitzarmenaren xedea da kirola egitearen sustapena eta herriko merkataritza batzea Lasarte-Oria Bai! Kros Herrikoia bezalako proba tradizional bat bitartez, proba horretan herriko merkataritzaren Lasarte-Oria,Tratu On Bat, Un Buen Trato marka iragarriko baita.
Jesus Zaballosek adierazi zuen aurten, ohiko motxilen ordez, 3.000 enkargutako poltsa banatuko direla, Tratu On Bat markarekin. Herritarrak animatu zituen usadiozko lasterketa honetan izena ematera.
Edizio honetan, 1 zenbakiko dortsala Euskaraldiarentzat izango da, horrela lagunduko baitu antolakuntza taldeak euskaren erabileraren aldeko ekimen garrantzitsu hau. Berritasun gisa, azpimarratzekoa da ipar martxari buruz egingo den erakustaldia.
Azkonobietak azpimarratu zuen aurten, oraingoz, haur gehiagok eman dutela izena helduek baino. Bere ustez, normala da hori, helduak azken egunetan ematen baitute izena. Gainera, azpimarratu zuen gero eta proba gehiago dagoela beste herri batzuetan, eta normala dela egoera hau, eta horrek bere esentzia itzultzen dio probari, alegia, Lasarte-Orian jarduera sustatzea.
Hitzarmenak, Udalaren eta Ostadar Saiarre Kirol Taldearen artekoak, hau ekartzen du berekin:
- Lasarte-Oriako Udalak, Tratu On Bat markaren promozioa egiteko, Ostadarri nylonezko behar adina enkargutako poltsa emango dizkio, Lasarte-Oria, XXI. Lasarte-Oria Bai! Kros Herrikoian parte hartuko duten guztien artean banatzeko.
- Udala arduratuko da dortsaletan jarri beharreko publizitateaz, dortsal daudelarik aurreikusita helduen kroserako eta dortsal haurren kroserako. Horretarako, Ostadarri 2.000 euroko diru-laguntza emango dio zuzenean.
- Ostadar, berriz, probari buruzko 500 karteletan eta 4.000 diptikoetan Lasarte-Oria, Tratu On Bat, Un Buen Trato eslogana eta logoa sartzera konprometitzen da, hartara markari ematen dion sostengu esplizitua agerian utziz.
Informazio gehiago
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.