Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Larunbatean ospatzen da Lasarte-Orian Baserri Produktuen VII. Feria

Behemendik antolatua, Baserri-Produktuen VII. Feria aurkeztu da. Hurrengo azaroaren 16an ospatuko da, Okendo Plazan, 10:00etatik 14:00etara 11 postu eta umeentzako jolasak

2019·11·12

Feria honen ezaugarriak hurrengo hauek dira:

  • Azoka Okendo plazan egingo da, larunbatean, azaroaren 16an, 10:00etatik 14:00etara.
  • 11 saltoki jarriko dira Okendo Plazan, nekazaritzako produktuen erakusketa eta salmentarako.
  • Antzinako jolasez eta musika osaturiko  zona bat egongo da umeek jolasteko.

Ferian aurkitu ahal izango diren produktuak dira: Idiazabal Jatorri Izendapena duen gazta, behi esnekiak, ahuntz gazta, Tolosako babarrunak, barazkiak, sagar barietate ezberdinak, intxaurrak, ahatekiak, Euskal Txerri txerrikiak, artisau pastak, baserriko ogia, kremak eta ukenduak, hazi ekologikoak, lore eta landareak, etab.

Nekazaritzako azokak baserriko produktuak merkaturatzeko bide bikainak izan dira. Sektorearen krisiak berak eta herritarren kontsumo-ohituren aldaketek produktu horien kontsumoa pixka bat gutxitzea eragin dute.

Kasu honetan, lokalizazio geografiko ezberdinetako baserri-produktuen azoka berezia aurkezten da, Okendo Plazan egingo dena. Azokaren helburua baserriko produktuen zuzeneko salmenta bultzatzea da, bai eta produktu horien promoziorako erakustoki bat edukitzea ere. Azoka hau aisiako jarduera moduan ere aurkez daiteke, eta astegunetan merkatuetara joan ezin direnentzako aukera gisa ere bai.