Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Larunbat honetan, ekainaren 12an, Espazio Publikoan Ehuntzeko Munduko Eguna

Larunbat honetan, ekainaren 12an, Espazio Publikoan Ehuntzeko Munduko Eguna da. Euskadiko 14 puntutan 30 erakunde baino gehiagok #Puntuetakitto jarriko diote indarkeria sexistari

2021·06·10

Lalocadelacasako Oihana Merinok, Agustin Valdivia alkatearen, Maite Iglesias kulturako zinegotziaren eta hainbat emakume ehuleren aurrean aurkeztu zuen larunbatean jai-giroko eta aldarrikapeneko ekitaldi hau, helburu nagusi hauek dituena:

  • Belaunaldien arteko loturak sortzea emakumeen artean
  • Eremu publikora ateratzea emakumeei eta eremu pribatuari lotuta egoteagatik beren balioa kendu zaien diziplinak.
  • Lanen atzean dagoen jakinduria eta savoir faire guztia ikusaraztea, eta gure arbasoek itzalean egindako lanaren balio kalkulaezina ohoratzea.
  • Elkarguneak sortzea auzoko bizilagunen arteko loturak sortzeko jarduera ludiko eta artistiko baten bidez.
  • Auzoa eraikitzeko eta ehuntzeko hurbiltasuneko harreman afektiboei balioa ematea.

Ehundutako zati guztiak Astigarragako Matazak Indarkeria Sexistaren Kontra erakundeak 8 urtetan zehar sortu duten 7 kmko begizta kolektiboari gehituko zaizkio.

Mugimendu hau Pasaian jaio zen, bi lagunen arteko bertako ekimen baten modura: Lalocadelacasa-ko Oihana Merino eta Adinkide GKE-ko Blanca Caballero.

Ideia honek forma hartu zuen Matazak Indarkeria Sexistaren Kontra proiektuko Isabel Oterorekin harremanetan jarri zirenean eta talde eragilea sortzeko elkartasuna sortu zenean. Honen ondoren, emakume eta ehuntzen duten persona talde ezberdinak mugiarazten hasi ziren eta egun gutxi batzuen ondoren, 30 erakunde (publiko, pribatu, 3. Sektorekoak eta hiritargo antolatua) baino gehiago gehitu zaizkio ekimen honi, Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban 14 puntu sortu direlarik.

Indarkeria Sexistaren Kontrako Matazak-etik emakume sare sendoa lortu nahi dute egunero. Isabel-ek dioenez: “Gure artean elkar komunikatzea hasiera bat dela jakin badakigu. Isolamendua eta isiltasuna haustea dira lehen pausoak. Leku xume batetik abiatuz egiten dugu, esku eta artisautzarekin konektatuz. Ehunketa ez da hari eta artileak ehuntzea soilik. Ehunketa esanahi zabaleko hitza da. Gure herri eta auzoko emakumeen arteko elkartasuna, laguntza, baliabideak, proiektuak, ikasketak, harremanak ehundu.”

Loturak ehuntzearen ekintza honetan Adinkide GKE-k 4 urte daramatza Gipuzkoan, auzoetako bakardadea ekiditeko adin guztietako pertsonen arteko topaketak sortuz.

Bestalde, Lalocadelacasa-ko Oihanak, bere proiektuaren bidez eskuz egindako osagarriak, eta ikuspegi terapeutiko eta upcyclingetik abiatuz, kakorratz-lan ikastaroak eskeintzen ditu: “Lotutako korapilo bakoitzeko, ariman beste bat askatzen duzu” 


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.