Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Larunbat 24an, Lasarte-Oriako Lore eta Landareen Azoka berezia Andatza plazan

Larunbat 24an, 10:00etatik 14:00etara, Lasarte-Oriako Lore eta Landareen Azoka berezia egingo da Andatza Plazan. Aukera on bat gure balkoiak, terrazak eta lorategiak modu oneko prezioetan berritzeko.

2021·04·20

Beraz, hurrengo larunbatean, apirilak 24ean, Lasarte-Oriako Andatza Plazan udaberriko lore zein landare mota ezberdinen erakustoki paregabea bilakatuko da. Bertan Gipuzkoako lore eta landare ekoizle-profesional nagusiak bilduko dira, 85,5 m2-ko erakusketa izango delarik. Feria goizeko 10:00etan hasiko da, eguerdiko 14:00-ak arte iraungo duelarik. Bertan “Landare Azokak” Elkartea osatzen duten ekoizleetako zazpik parte hartuko dute. Elkartea honek, bailarako Landa Garapenerako Elkarteen eta Udaletxeen laguntza baliatuaz, mota honetako azoken antolaketa sustatu nahi du Gipuzkoako herri nagusienetan.

Azokaren ordutegia goizeko 10:00tatik eguerdiko 14:00ak arte izango da eta lore-landare eskeintza zabala aurkeztuko da: garaiko landarean, barnerako eta kanporako landareak, zuhaiskak, jateko diren fruitu txikien zuhaiska ekologikoak, landare aromatikoak eta sukaldaritzarako landareak, cactusak eta landare zukutsuak, bonsaiak, e.a…

COVID-19-aren ondorioz, tokiko merkatuak antolatzeko bermatu beharreko neurriak beteko dira, Osasun Sailetik gomendatzen diren beste neurri orokorrez gain:

  • Segurtasun neurriak bete karga eta deskarga unean
  • Pertsona bat baino ez postu bakoitzean
  • 1,5 metroko gutxieneko distantzia mantenduko da ekoizleen artean. Postuen artean, gutxienez, 3 metroko distantzia mantenduko da.
  • 1,5 metroko gutxieneko distantzia mantenduko da ekoizleen eta bezeroen artean (zoruan markatu ahal izango da)

Bere landareak erakusgai jarriko dituzten landare haztegiak ondorengoak izango dira:

  • Viveros el Montañés (Tafalla) - Landare aromatikoak eta sukaldaritzarako landareak
  • Zunoyar Lorategia (Oiartzun) - Barrualdeko oinplanoa, apaindurazkoa eta bildumakoa
  • Islaya (Oiartzun) - Barrualdeko oinplanoa, apaindurazkoa eta bildumakoa.
  • Sukulentak (Cactus eta landare krasak) Ortuberri (Iurreta) - Landare aromatikoak eta sukaldaritzarako landareak. Baratze-landarearen eta lorearen ekoizpena eta salmenta
  • Urtinea (Usurbil) - Barrualdeko oinplanoa, apaindurazkoa eta sasoikoa
  • Aritzkurengo Tienduka (Navarra) - Kosmetika naturaleko artisau-produktuak
  • Lore Prentsatua (Donostia) - Lore prentsatua, lore lehorrekin egindako koadroak
  • Semillas Ecológicas (Lasarte-Oria) - Erabilera tradizionaleko eta sukaldaritzako haziak eta belarrak
  • Sojo natura (Lekunberri) - Kosmetika naturaleko artisau-produktuak
  • Sara Letamendia (Aizarna) - Kosmetika naturaleko artisau-produktuak
  • Flores Ganchillo (Navarra) - Artisau-bisuteria, lore-motiboekin eta landare-elementuekin.
  • Tissus Artisautza (Atxondo) - Lore lehorra, banbu, Eukalipto eta abarren oinarrietan kapsulatua
  • Baserriloreak (Azkoitia) - Lore moztua, sortak, zentroak, etab.
  • Susana Garcia Lobo (Tolosa) - Lore konposizioak.

Behemendi Elkarteak 2002 urtean ekin zion Baserriko Produktuen Feria Bereziak antolatzeari. Ekintza honen zergaitiak baserritar produktuen feriek bizi duten beherakada prozesuan datza. Beherakada honen arrazoi nagusiak ondorengoak dira:

  • Orokorrean lehen sektoreak bizi duen beherakada
  • Erosleen ohituren aldaketa.

Kontutan hartu behar da ere feria berezi hauek izan direla baserritar profesionalentzat bere ekoizpena saltzeko bide ezin hobea.

Azoka hauek helburu bakar eta nagusia dute: baserriko produktuen salmenta bide hauek sustatzea. Feria berezi hauek salmenta puntu izateaz gain, baserriko produktuen promozio eta erakusketa-gune ere izan behar dute.

Alde batetik, merkatu asteberuan kokatzearekin aisialdi ekintza bezala ere aurkeztu liteke, aste egunetan joan ezin duen jendeari feria hauetara hurbiltzeko aukera emateko. Bestetik, baserritar feria hauek inguruko dendarientzat ere baliogarriak izan litezke, eskeintzen diren produktuak ikus ditzaketelako eta gustokoak badira ekoizlearekin zuzenean kontaktua egin dezaketelako.
 

Deskargatu protokoloa

Beharrezko neurriak [pdf]

 

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.