Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Kultur Etxeak bere 2. Gautxori ospatuko du hainbat jarduerarekin

Ostiralean, irailak 22, Kultur Etxean 20:30etik 3:00 arte zabalik egongo da, hainbat ekitaldi kulturalekin: musika, bakarrizketak, dantza… Oso Fan taldeak emanaldi bak eskeiniko du Okendo plazan. Beste aldetik, Irailaren 19an irekiko da Kultur Etxearen udazkeneko ikastaroetan izena emateko epea

2018·09·17

GAU-TXORI

Maite Iglesias kulturako zinegotziak, Juantxi Ugarte teknikariarekin batera, datorren ostiralean Kulturetxean zer-nolako jarduerez gozatu ahalko dugun aurkeztu du. Iglesiasek nabarmendu du Gau-txorihau, iaz oso harrera ona izan zuena, beste ahalegin bat dela lasarteoriatarrei kultura irisgarriago egiteko.

Kultur Etxean udarari amaiera eta ikasturte berriari hasiera emateko festa moduan, udalak 2. Gautxori hau antolatu du, hiru eszenatoki izango dituena: Okendo plaza, auditorioa eta kafetegia, berriro irekiko baita jarduera honetarako. Yogurinha Borovak eta Maria Urzelaik egingo dizuzte jardueretako zeremonia-maistra lanak.

Yogurinha Borova arabar siberiarra da. Aurpegi, gaitasun eta ezusteko anitzetako artista, nahiz French House kantatzen zein irrintzia botatzen. Elebiduna, bipolarra eta buru bikoa, 2018ko Gautxoriko aurkezle eta gidari gisa arituko da Maria Urzelai aktorearekin batera. Kontrolaezinezko eta sorpresaz beteriko bi suziri, gau ero honetan lagun

Gaua 20:30etan abiatuko da, Okendo plazan, Oso Fan taldearen emanaldiarekin. Bertan, Giorgio Bassmatti taldeak kontzertu bat eskainiko du euskarazko bere lanekin, Quico Pugesek eta Ander Zulaikak laguntduta. Gertutik gozatzeko kontzertu horietako bat. Giorgio Bassmattiren emanaldiak errepikaezinak dira, bere freskotasun, kantu arteko aipamen eta bere akordeen dotorezi eta sentimenduagatik. Bere kantuetako batzuk urteko hoberenetakoen artean hautatuak izan dira Rock de lux o Jenesaispop bezalako komunikabide espezializatuen artean. Nola ahaztu Europa osoko komunikabideetan ohiartzuna izan zuen “Jerome Kerviel” hura!

21:45etan eta kafetegian, Alazne Etxebarriak zuzenean eskainiko du bere oraingo bakarrizketa. Emakume euskaldun ezkongaia, bikote, maitale, lagun edota sikiera txatean aritzeko norbaiten bila. Izan ere, onartu beharra dago, ligatzea zaila da, eta Euskadin are gehiago. Nire adinean, eskura ditudan teknologia eta estrategia guztiekin saiatu naiz. Baina oraindik ez dut asmatu bikote egonkorra aurkitzeko formula magikoarekin.

23:00etan, auditorioan, Solo Fabiolo ikuskuzun unipertsonalarekin gozatu ahal izango dugu. Aberaskume apoteosikoa. Ikuskizun honetarako gonbidapena jasotzea beharrezkoa da Kultura-Etxean. Glamourra, todorezia eta umorea borborka, Fabiolo de la Mora y Lejarekin. Aktore bakar bat eszena gainean, bikaina hitzarekin baino deskribatu ezin daitekeena. Rafael de la Mazak, bakar bakarrik antzezlan osoaren zama bere gain hartzen du, kantak, dantzak pertsonajeen imitazioak, azentoak, txisteak eta bakarrizketa itzelak tartekatuz, ikuslegoarekin erlkarreragiten arintasun jenialaz. Fabiolok egunerokon zehar ibilbidea egiten du, inoiz sufritu izan ez duenaren fribolitateaz. Bizitzaren ikuspegi berezia duen protopijobarregarria.

00:30ean, eta ostera kafetegian, Asier Hormazaren bakarrizketa izango dugu. Ikusi egin behar da zer egin behar izaten duen garai bateko poligonero zaharkitua den Manuel Antoniok bere bizimoduan bizirauteko, neskatan egiteko... Eta alde batera utziko dugu gauzei buruzko bere ikuspegi guztiz sinplea.

01:30ean, kafetegian, dantzarako garaia iritsiko da, Eddie Mae DJaren eskutik. Donostiako eszenan nahiz eta denbora gehiegi ez eraman Ines Garcia Azpiazuk aka Eddie Maek inguruko hainbat klub eta jaialdietan pintxatzeko aukera izan du. Dantzagarritasunak du lehentasuna pintxatzen duenean eta hori lortzeko perla berezien aukeraketa sakona egiten du. Gautxoria dantzan amaituko dugu

Denbora horretan guztian, kafetegia zabalik egongo da Patricio pubari esker.

UDAZKENEKO IKASTAROAK

Irailaren 19an irekiko da Kultur Etxearen udazkeneko ikastaroetan izena emateko epea. Epe hori irailaren 28an itxiko da.

Kultur Etxeak aurtengo udazkenean antolatuko dituen ikastaroak bederatzi dira:

  • Stretching Global Aktiboa: asteartero 19:45etatik, 21:15.
  • Emozio heziketa: asteazkenero 19:00etatik, 21:00.
  • Joskintza: ostegunero 18:30etatik, 20:30etara.
  • Belly Dance: ostegunero 19:45etatik 21:15etara.
  • Narratiba gaztelaniaz: astelehenero 18:00etatik, 20:00etara.
  • Makrame: astelehenero 19:00etatik 21:00etara.
  • Automakillajea: asteartero 17:30etatik 19:30etara
  • Zeinu hizkuntza: asteazkenero 18:00etatik 20:00etara.
  • Sukaldaritza tradizionala: azaroaren 8, 15, 22 eta 29an, 19:00etatik 21:00etara Danok Kide Elkartearen egoitzan.

Informazio gehiago jasotzeko edo inskripzioa egiteko, Kultur Etxera joan behar da

Udazkeneko Ikastaroak

Udazkeneko ikastaroak [pdf]