Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

KZGune zentroak berriro irekitzea eta zuzeneko hitzaldiak irailean

KZGune Zentroak berriro irekiko dira eta irailean zehar zuzeneko hitzaldi batzuk emango dituzte Youtubeko kanalaren bidez, ordutegi desberdinetan

2020·09·06

Lasarte-Oriako KZguneak berriro ireki du bere zerbitzuak herritarrei eskaintzeko.

Segurtasun-neurri gisa, ALDEZ AURREKO HITZORDUA eskatzea nahitaezkoa da, baita KZgunearen zentroa eta behar den zerbitzua adieraztea ere.

Lasarte-Oriako zentroaren telefono zenbaki berria 943 023 660 da, eta arratsaldez bakarrik irekitzen bada ere, ohiko ordutegian eskatu ahal izango da: 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Hartutako neurriei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, honako webgune honetan kontsulta daiteke: https://www.kzgunea.eus/eu/kzguneko-zentroen-berriro-irekitzea

Irailean zehar, astean bi hitzaldi planifikatu dituzte gai teknologikoei buruz.

Hitzaldiek 30 minutuko iraupena izango dute eta ez da beharrezkoa izango izena ematea. Sartzeko, kanalera (https://www.youtube.com/user/KZguneaTICvideo/videos) baino ez da konektatu behar.

Programazioa:

  • Irailak 8, 11:00-11:30 / Gaztelaniaz: 1G, 2G, 3G… Zer da?
  • Irailak 10, 11:00-11:30 / Euskaraz: 1G, 2G, 3G… Zer da?
  • Irailak 15, 18:00 - 18:30 / Euskaraz: Ludifikazioa, dena da hobea jolasten
  • Irailak 17, 18:00 - 18:30 / Gaztelaniaz: Ludifikazioa, dena da hobea jolasten
  • Irailak 22, 11:00-11:30 / Gaztelaniaz: Google Lens. Gure kamerarekin bilatu
  • Irailak 24, 11:00-11:30 / Euskaraz: Google Lens. Gure kamerarekin bilatu
  • Irailak 29, 18:00 - 18:30 / Euskaraz.: Argazki mugikorreko aholkuak
  • Urriak 1, 18:00 - 18:30 / Gaztelaniaz: Argazki mugikorreko aholkuak
Zuzenekoa amaitutakoan, hitzaldia grabatuta geratuko da eta KZGunearen Youtubeko kanalean egongo da eskuragarri.