Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Kulturetxeak bere 3. Gau Zuria ospatuko du hainbat jarduerarekin

Datorren ostiralean, irailak 27, Kulturetxeak ateak zabalduko ditu gau-programazio zabal bat eskaintzeko: Demode Quartet taldearen kontzertua, Amaia Gonzalezen dantza-akademiaren emanaldia eta dantza-saioa kafetegian.

2019·09·25

Maite Iglesias kulturako zinegotziak eta Juantxi Ugarte teknikariak datorren ostiralean Kulturetxean zer-nolako jarduerez gozatu ahalko dugun aurkeztu dute. Iglesiasek nabarmendu du Gau Zuri hau, aurreko bi edizioetan oso harrera ona izan zuena, ahalegin bat gehiago dela lasarteoriatarrei kultura irisgarriago egiteko.

Kulturetxean udarari amaiera eta ikasturte berriari hasiera emateko festa moduan, udalak 3. Gau Zuria antolatu du, bi eszenatoki izango dituena: auditorioa eta kafetegia, berriro irekiko baita jarduera honetarako.

Gaua 21:00etan hasiko da, Demode Quartet taldearen ekitaldiarekin. Ondoren, dantza-ikuskizun batez gozatu ahalko dugu Amaia González Akademiaren eskutik.

Gaueko 22:30ean, eta orain kafetegian, dantzarako garaia iritsiko da, Amaia González Akademiaren eskutik.

Gaueko 22:00etatik aurrera kafetegia zabalik egongo da, edari eta pintxoekin, Yolanda tabernari esker.