Kultura digitalaren astea egingo da Lasarte-Orian
2019·04·03
Gipuzkoako Foru Aldundiko haur eta gazteen sustapenerako zerbitzuak, bost udalekin eta Kode Eskolarekin elkarlanean, haurrei, nerabeei, gazteei, arloko profesionalei eta familiei zuzendutako zenbait aste jarri ditu abian.
Portatilez eta pantailaz hornitutako ikasgela mugikor gisa probintziako hainbat herritan barrena dabilen autobus baten bitartez, haurrei ikusarazten zaie mundu digitala eta Interneteko mundua aukeraz beteta daudela, baina mehatxuak ere badituztela.
Helburua da sare sozialen erabilera kritiko eta kontzientea sustatzea, generozko edo lurraldezko arraka soziala haustea teknologia berriak baliatzeko orduan, eta ziberbullying-ari aurre egiteko tresnez hornitzea geure buruak.
Lasarte-Orian, autobusa Okendo plazan ipini da, eta han egongo da martxoaren 29tik apirilaren 3ra bitartean, programatutako jardueren eskaintza zabala batekin.
Jarduera horien barruan daude haur eta nerabeentzako (8-16 urte) bideojoko eta web-orrien programazioko tailerrak eta proiektu teknologikoen aurkezpenak, udalerriko ikastetxeekin elkarlanean. Zibersegurtasunari buruzko material didaktikoa banatzeko ere aprobetxatuko da.
Amaiera gisa, egunero 20:00etan, 8 GB-ko eta konektore bikoitzeko 3 pendrive zozkatuko dira eguneko parte-hartzaile guztien artean.COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.