Kukuka Lasarte-Oriako antzerki eta dantza Eskola urteko hitzarmena sinatu du Udalarekin
2020·12·06
Hitzarmena Agustín Valdivia Calvo alkateak eta Joseba Mirena Agirretxe Kukukako lehendakariak sinatu dute. Hitzarmen horretan, bi alderdien betebeharrak eta dirulaguntzaren xedea ezartzen dira.
Kukukak udalerrian hainbat eginkizun eta jarduera egiten ditu, oro har herritar guztiei onura dakarkietenak, baita jarduera-programa bereziak ere.
Antzerkia eta modalitate ezberdinetako dantza irakaskuntzak ematea, antzerkia eta dantza emanaldiak antolatu, prestakuntza-tailerrak, eta herriko hainbat ekintza ezberdinetan parte hartu; Emakumeen eguna, Euskal Ihauteriak…. euskara ardatz linguistikoa izanik.
Hitzarmen honen helburua udalerriko bizilagun-komunitateak dituen premiak edo interesak asetzen lagunduko duten interes publikoko jarduerak sustatzea eta babestea da, eta bereziki, antzerki interpretazioaren mantenua bermatu nahi du, batez ere Lasarte-Orian antzerkia eta dantzaren zabalkundeari eta sustapenari kasu eginez.COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.