Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Kredituen 4. aldaketa onetsi da, 2.797.522 euroko balioarekin

Udalbatzarrak 2.797.522 euroko kreditu-aldaketa onetsi zuen, 2020an gauzatzeko beharrezkoak diren partida batzuk jasotzen dituena, eta aurten familiei eta elkarteei dirulaguntzak ematea ahalbidetzen duena.

2020·07·17

Lasarte-Oriako alkateak azaldu zuen gobernu-taldeak jarraitu duen irizpidea, gainerako udal-taldeen abstentzioarekin, ezinbesteko edo urgentziazko gastu arruntak eta pertsona eta elkarteentzako dirulaguntzak mantentzea zela, nahiz eta diru-sarrerak nabarmen murriztu diren pandemiarengatik, Udalak Finantzatzeko Foru-Funtsa % 20 gutxitu delako eta aurretik onetsitako hobariengatik.

Valdiviak adierazi zuen COVD-19aren pandemiak sortutako egoerak eragotzi egin duela 2020rako aurrekontuak prestatzea eta onestea, gobernu-taldearen asmoa hori bazen ere. Horren ordez, zenbait kreditu-aldaketa onetsiz joan dira pandemiak urgentziaz eragin dituen gastuei aurre egiteko, hala nola 400.000 euro pertsonei laguntzak emateko, 500.000 euro merkataritzari, zerbitzu pertsonalei eta ostalaritzari laguntzak emateko, 125.000 euro bonuetarako edo laguntza horiek kudeatzeko bulegoa sortzea.

Alkateak halaber azpimarratu zuen diru-sarrerak nabarmen murriztu direla, Finantzaketarako Foru-Funtsa % 20 gutxitu baita, 2,7 milioi euro inguruan baloratua, eta eman gabeko hainbat zerbitzuri aplikatutako hobariak edo ostalaritzari terrazen tasa ez kobratzeak udala gerrikoa estutzera behartu baitu, udalaren gastu arrunta nabarmen murriztuz, urgentzia handienekoei aurre egin ahal izateko.

Aldaketa berri horrekin, udal-gastuaren aurrekontua 30.616.194 euroan geratzen da. Gehikuntza hori honela finantzatuko da:

  • Diruzaintzako soberakinetik 622.120 euro, oraindik 1.226.932 euro geratzen direlarik erabilgarri.
  • Eusko Jaurlaritzaren ekarpena handitzetik 718.956 euro.
  • Murriztu diren gastu arrunteko partidetatik 1.456.436 euro.

Diru-laguntzei dagokienez, guztira 2.812.750 euro onetsi dira, % 6,95 gehituta (182.696 euro); horietatik 96.981 euro Gizarte Larrialdietarako Laguntzak % 56,20 gehitzera bideratuko dira. Elkarteentzako laguntza gehienen kopuruak handitu egin dira, dirulaguntza azkenean egin ez den jarduera baterako helburuduna zen kasuetan izan ezik. Ahalegin horren arrazoia da elkarte-sareari ematen zaien laguntza mantendu beharra dagoela gaur egun bizi dugun hain egoera zail honetan, pertsonekin, autonomoekin edo merkataritzarekin eta ostalaritzarekin egin dugun bezala. Ildo horretan, alkateak esan du gobernu-taldearen asmoa herriko elkarteekin hitzarmenak irailean sinatzea dela.

Onetsitako inbertsioen artean, honako hauek dira nabarmentzekoak:

  • 193.653 euro Basaundi Bailara berroneratzeko.
  • 170.000 euro etorkizuneko obren azterlanak eta proiektuak idazteko.
  • 90.000 euro udalbatzarretarako eta batzordeetarako itzulpen-sistema bat ezartzeko.
  • 80.125 euro hiri-altzarietarako: barandak, paperontziak, bankuak…
  • 56.100 euro zenbait kirol-instalazio hobetzeko.
  • 45.080 euro Zataraingo landa-eremuan semaforo-sistema bat jartzeko.
  • 42.207 euro Zumaburuko eskolako atezainaren etxebizitza gaitzeko.
  • 25.000 euro ezpondetan belarra mozteko segurtasun-sistema bat jartzeko (bizi-kableak).
  • 21.000 euro kirol-ekipamendurako.

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.