Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Korrika, apirileko agenda kulturalaren protagonista

Maite Iglesias kulturako zinegotziak apirileko agenda kulturala aurkeztu du, zeinetan Korrika nabarmentzen baita

2019·04·03

Hilabetea Severiano Iglesiasek Mercero Aretoan jarri duen pintura-erakusketarekin hasi da, zeina apirilaren 14ra arte ikusiko ahalko baitugu.

Korrikak, hilabete honetako protagonista handiak, hilaren 5ean aurkezpen-bideo bat eskainiko Kulturetxean, eta haren egun handia apirilaren 12an izango da, 12:00etan Korrika Txikia egingo delarik eta 15:33an helduena.

Teatro-dosia ere izango dugu: gaztetxoenentzat, hilaren 6an Lilularen Laborategia izango dugu (euskaraz), Sun Magoa konpainiarena, eta helduentzat, hilaren 11n Miss Karaoke obra, Metrokoadrokoa Pez Limbo konpainiarena, Korrikarekin elkarlanean.

Haurrentzako zinemak, apirilaren 7an Dragon Ball: Super Broly ekarriko du (euskaraz), eta 14an Corgi: Las mascotas de la reina. Helduentzako zinemari dagokionez, apirilaren 7an Basque selfie (euskaraz, JBGA) eta 14an Creed II: La leyenda de Rocky.

Okendo zine-forumak hilaren 5ean Un asunto de familia (JBGA) proposatzen digu, eta 26an The Mule (JBGA).

Hilaren 6an, Brigitarrenean, Alboka Abesbatzak Vilafranca del Penedèsko Coral Laroc abesbatzarekin batera emango duen kontzertuaz gozatzeko aukera izango dugu.

Apirilaren 8an, astelehenarekin, dohainik joan ahalko gara Elkarteen 2018ko Urtekariaren aurkezpenera Kulturetxeko hitzaldi-aretoan.

Operari dagokionez, apirilaren 10ean Don Quijote balletaz gozatzeko aukera izango dugu (JBGA), Royal Opera Houseko emanaldia ikusiz.

Eta amaitzeko, datorren hileko agendaren abantzu gisa, maiatzaren 3an, XV. dantza-zirkuituaren barruan, Logela & Circle of Trust konpainiaren Nagare obra.

 

Deskargatu programa

Apirileko Agenda Kulturala [pdf]