Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Koronabirusagatik etxebizitzaren errenta pagatzeko laguntzak

Dagoeneko eska daitezke COVID-19aren ondoriozko alarma-egoera dela-eta etxebizitzaren errenta pagatzeko laguntzak, Eusko Jaurlaritzaren publikoa nahiz pribatua izan.

2020·04·06

Eusko Jaurlaritzaren etxebizitzak

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak prozedura bat ezarri du, koronabirusaren pandemia dela-eta egoera ekonomiko ahulean dauden eta Euskadiko errenta babestuko parke publikoko etxebizitza eta bizitokietan alokairuko erregimenean bizi diren pertsonek errenta eta komunitateko gastuak pagatzetik aldi baterako salbuetsiak izateko eska dezaten.

Alokairuko parke publikoaren barruan biltzen dira Eusko Jaurlaritzaren beraren titulartasuneko etxebizitzak, Alokabide sozietate publikoarenak, Bizigune eta Gaztelagun programen esparruan alokatutakoak, eta indarrean dauden babes-formuletako edozeinen bidez alokairuan lagata dauzkaten beste eragile publiko eta pribatu batzuen titulartasunekoak.

Aldi baterako salbuespen horren eskaera telematikoa honako web-orri honen bidez egin daiteke:

www.euskadi.eus/zerbitzuak/11022401

Alarma-egoeragatik eta 463/2020 Errege-Dekretua aplikatuz, eskaera horiek bide telematikoz baizik ezin dira aurkeztu oraingoz.

Hala ere, eskaera telematikoa egiteko behar diren baliabideak ez dituztenek www.euskadi.eus/zerbitzuak/11022401 web-orritik deskarga eta bete ditzakete eskaera presentzialeko ereduak, herritarrentzako aurrez aurreko arreta-zerbitzua berriro ezartzen denean entregatzeko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu Etxebideren esteka hau, non azaltzen baita nork eska dezakeen, epeak zein diren eta eskaera nola formalizatu behar den.

https://www.etxebide.euskadi.eus/x39-contgen/eu/contenidos/noticia/notetxe_covid19_solicitud/eu_def/index.shtml

Baina, eta nire alokairuzko etxebizitza Eusko Jaurlaritzaren parke publikokoa ez bada?

Kasu horretan, Gobernu Zentralak laguntzak emango dizkie, halaber, ahultasunezko egoera koiuntural batean egoteagatik beren ohiko bizilekuaren errenta pagatu ezinik dauden pertsonei eta familiei.

Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu esteka hau:

https://www.mitma.gob.es/ministerio/plan-de-medidas-para-responder-al-impacto-del-covid-19-en-el-sector-transporte-y-movilidad/faqs/seccion-viv

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.