Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Kontsumorako 20 eta 10 euroko bonuen kanpaina, % 50ean diruz lagundua

Udalak kontsumorako 20 eta 10 euroko bonuen kanpaina bat abiatu du, Lasarte-Oriako merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzu pertsonaletan erabiltzeko, % 50ean finantzatua. Udalaren ekimen hau, 125.000 eurokoa, urrian zehar egongo da martxan.

2020·09·23

Lasarte-Oriako alkateak, Agustin Valdiviak, Nuria Fernández sozioekonomiako zinegotzia lagun zuela, ekimen hori azaldu du, zeina COVID-19aren pandemiari erantzuteko diseinatutako laguntza-programaren barruan kokatzen baita. Izan ere, pandemiaren ondorioz, zailtasun handiak izaten ari dira herriko merkataritzan, zerbitzuetan eta ostalaritzan.

Alkateak azaldu duenez, bonuen kanpaina honekin, zeinetarako Udalak 125.000 euro xedatu baititu, 250.000 euro injektatu nahi dira urrian zehar. Bonuak Lasarte-Oriako Udalak % 50ean finantzatuta egongo dira.

Nuria Fernández zinegotziak kanpainaren datuak eskaini zituen. Guztira, 125 establezimendu atxiki zaizkio kanpainari (54 merkataritzakoak, 30 ostalaritzakoak eta 41 zerbitzu pertsonaletakoak), eta horietako bakoitzak 1.000 euro izango ditu baliagarri, 2.000 euroko balioa duten bonuetan.

Merkataritzakoek eta zerbitzu pertsonaletakoek 20 euroko 100 bonu izango dituzte, eta ostalaritzakoek 10 euroko 200. Guztira, 15.500 dira banatuko diren bonuak: 5.400 merkataritzarako, 6.000 ostalaritzarako eta 4.100 zerbitzu pertsonaletarako.

Lasarteoriatarra bakoitzak gehienez ere hiru bonu erabili ahalko ditu establezimendu bakoitzeko, urriaren 1etik 31ra bitartean. Bonuen balioa 20 eurokoa da merkataritzarako eta zerbitzu pertsonaletarako, eta 10 eurokoa ostalaritzarako, horietatik % 50a udalak jartzen duelarik. Beraz, herritarrei 10 eta 5 euro kostatuko zaizkie. Atxikitako establezimenduek kanpaina adierazten duen kartel bat jarriko dute, herritarrei bonuak baliagarri dituztela jakinarazteko.

Udalak bonuen kanpaina horren eskuorri bat banatuko du etxe guztietako postontzietan, eta bertan adieraziko da zein diren kanpainari atxikitako Lasarte-Oriako establezimenduak.

 

Deskargatu Atxikitako establezimenduen zerrenda

Atxikitako establezimenduen zerrenda [pdf]

 

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
500 kasu edo gehiago
300 eta 499 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.