Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Klimaren eta Energiaren Plana egiteko prozesua aurkeztu da

Udalak Klimaren eta Energiaren Plana (KEP) egiteko prozesua aurkeztu du. Hasteko, egungo egoeraren diagnostikoa egin eta ekainaren 21era arte partaidetza-prozesu bat ireki du

2021·05·21

Lasarte-Oriako alkate Agustín Valdiviak, Nagore Durán Herritarren Partaidetzarako zinegotziak eta Itziar Gurrutxaga Ingurumeneko teknikariak Klimaren eta Energiaren Plana aurkeztu dute. Lasarte-Oriako Udala egiten ari da plan hori, eta horren bidez 2030erako berotegi-efektuko gasen emisioak % 40 murriztu eta udalerria klima-aldaketaren eraginetara egokitu nahi du.

Euskal Autonomia Erkidegoko jasangarritasun energetikoari buruzko 2019ko Legearen lege-esparruak administrazio publikoekin bete beharreko zenbait helburu ematen ditu kontsumoari eta berotegi-efektuko gasen isurpenei dagokienez, baina klima-aldaketa dagoeneko hemen dago, eta energia-kontsumoen murrizketa edo berriztagarrien hazkundea oso lotuta daudenez klima-aldaketa arintzeko eta klima-aldaketara egokitzeko estrategiekin, plan hau ere gauzatuko da.

Gaur egun, diagnostiko-fasean, udalaren administrazioaren energia-kontsumoen eta BEG isurien inbentarioa egiten ari dira, hau da, eraikin eta lokal publikoena, argiteria publikoarena eta udal-ibilgailuen flotarena. Inbentario horrekin jakingo da zer gastu dagoen, zer kontsumitzen den eta zer egokitu behar den.

Neurri horien bidez, udalak energia kontsumoa %35ean murriztu eta energia berriztagarria sortzeko gaitasuna handitu nahi du, EAEko Jasangarritasun Energetikoari buruzko 4/2019 Legearen baldintzak betez.

Gainera, tenperaturen igoera edo euri-jasen areagotzea bezalako klima-mehatxu nagusiei aurre hartzeko neurriak ere hartuko dituzte. Gai horri dagokionez, bereziki azpimarratuko da hiri-eremua berdatzea; izan ere, frogatuta dago berdeguneek lagundu egiten dutela bero handiko egunetan sentsazio termikoa murrizten, eta, gainera, eginkizun garrantzitsua betetzen dutela euri-jasen aurrean, haien eragina motelduz eta uholde-arriskua murriztuz.

Eta hori nola egiten da? Arindu ahal izateko, alde batetik, gutxiago jaulki behar da, gure energia-eredua aldatu behar da, eta kontuan hartu behar dira udalerrian egon daitezkeen karbono-hustubideak, hala nola basoak, mendi-hegalak, etab. Arintze-neurri horiek guztiak hartu ondoren, egokitu egin beharko da, gauza batzuk ezin izango baitira aldatu.

Itziar Gurrutxagak zioen 2050erako helburuetako bat neutroak izatea zela, klimarekiko neutroak. Eguneroko jarduerak eta gure garraiobideak eta bizimodua klimari dagokionez neutroa izan dadin lortzea. Hori da epe luzerako helburua, eta Europar Batasun osoa horretan ari da.

Diagnostikoa lortu ondoren, plan bat egingo da, eta, bertan, helburuak eta horiek nola lortu ikusiko da, aurrera eraman daitezkeen programa, ildo estrategiko eta ekintzetan oinarrituta. Eta planarekin, denbora-muga bat, aurrekontu-partida batzuk eta jarraipena egiteko adierazle batzuk egongo dira.

Plana egiteko 26.249,44 euroko aurrekontua dago, eta Lasarte-Oriako Udalak Eusko Jaurlaritzatik 11.570 euroko diru-laguntza jaso du garapen jasangarria sustatzeko ekintzak egiten dituzten toki-erakundeei laguntzeko. Donostiako Ados Sostenibilidad y Clima aholkularitza-enpresa eta INERGY enpresa kataluniarra arduratuko dira Plana idazteaz.

 

Herritarren iritzia ezagutzeko inkesta

Udalak klimaren eta trantsizio energetikoaren aldeko ekintzari modu justu eta integratzailean ekin nahi dio, inor atzean utzi gabe, Europako Itun Berdearen printzipioekin eta 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat etorriz.

Horretarako, herritarrak, elkarteak eta udalerriko eragile sozial eta ekonomiko guztiak inplikatu nahi dira plana egiteko prozesuan.

Helburu horrekin, udalak online inkesta bat jarri du udalerriko herritar guztien eskura, klima-aldaketa arintzearekin eta klima-aldaketara egokitzearekin lotutako proiekturako interesgarritzat jotzen diren alderdi zehatzei buruz duten pertzepzioa ezagutzeko. Inkesta hori online egongo da eskuragarri, hilabetez, esteka honetan:

https://forms.gle/B8aiUL3wbNh7yxth9

Inkesten emaitzak eta diagnostikoaren lehen ondorioak jaso ondoren, herritarrentzako saio ireki bat egingo da, eredu energetikoaren iraganari, orainari eta etorkizunari buruz eta udalerriko klima-aldaketara egokitzeari buruz hausnartzeko. Horrekin guztiarekin planaren diagnostikoa egingo da.

Diagnostikoa egin ondoren, herritarrekin azken saio bat egingo da ekintza-planaren fasea izenekoa, zeinetan saiakera egingo baita proiektuaren zuzendaritzarekin adostutako hainbat neurri mugatzeko, doitzeko eta definitzeko.


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.