Kirol udalekuak: izena emateko epea irekita dago
2019·05·11
Kirol udalekuak uztailean garatuko dira (txanda bakoitzak aste bateko iraupena izango du; astelehenetik ostiralera) eta bertan, 2007, 2008, 2009 eta 2010ean jaiotako umeek parte hartu ahal izango dute.
Besteen artean ondoko kirol jarduerak praktikatzeko asmoa dago: irteerak hondartzara, surfa, piragua, paddle surfa… Horrezaz gain, egunero, jolasen arteko atsedenaldian, hamaiketako txiki bat eskainiko da, ogitartekoekin, frutarekin…
Jardueraren ordutegia 9:30etik 13:00etara izango da (irteera egunetan 9:00etatik 13:00etara). Taldeak gehienez 20 lagunekoak izango dira, eta plazen erreserbak egiteko izen ematearen hurrenkera errespetatuko da.
Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko Maialen Chourraut kiroldegiko bulegora joan behar da.
Informazio gehiago
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.