Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Kirol udalekuak: izena emateko epea irekita dago

Gaur, maiatzak 3, Lasarte-Oriako udal kirol zerbitzuak antolatutako kirol udalekuetan izena emateko epea ireki da

2021·05·03

Kirol udalekuak uztailean garatuko dira (txanda bakoitzak aste bateko iraupena izango du; astelehenetik ostiralera) eta bertan, 2009, 2010, 2011 eta 2012ean jaiotako umeek parte hartu ahal izango dute.

Besteen artean ondoko kirol jarduerak praktikatzeko asmoa dago: irteerak hondartzara, surfa, piragua, paddle surfa…

Jardueraren ordutegia 9:30etik 13:00etara izango da (irteera egunetan 9:00etatik 13:00etara). Taldeak gehienez 12 lagunekoak izango dira, eta plazen erreserbak egiteko izen ematearen hurrenkera errespetatuko da.

Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko Maialen Chourraut kiroldegiko bulegora joan behar da.

Covid19aren pandemia dela eta, garaia iristen denean, momentuko neurriak komunikatuko dira eta segurtasuna bermatzeko beharrezko neurriak hartu eta dagozkion egokitzapenak egingo dira.

 

Diptikoa deskargatu

Diptikoa [pdf]

 

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.