Kirol-merezimenduaren sari-banaketa 2019
2019·12·16
Ekitaldia, zeinetan udalbatzako hainbat kidek, familiartekoek, adiskideek eta Lasarte-Oriako zenbait kirol-entitatetako ordezkariek parte hartu baitzuten, emozioz beterik egon zen.
2. alkate ordeak mintzaldi labur bat egin ondoren, zeinetan nabarmendu baitzuen garrantzizkoa dela kirola praktikatzea eta pertsona horiek eredugarriak gertatzen direla gainerako lasarteoriatarrentzat, plaka bana eman zien merezimendua aitortutakoei. Haiek, berriz, plaka jasotakoan, emozioz beteriko hitz batzuk eskaini zizkieten han bildutakoei.
Aurten saria jaso dutenak hauek izan dira:
- Emakumezko kirolariarentzako saria: Ainhoa Martín Fernández (igerilaria).
- Gizonezko kirolariarentzako saria: Aitor Manso Garmendia (karting-a).
Ekitaldiari bukaera emanez, Valdiviak han bildutakoei eta herritar guztiei eskatu zien parte har dezatela eta proposamenak egin ditzatela 2020ko kirol-merezimenduen sarietarako.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.