Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Kirol-merezimenduaren sari-banaketa 2018

Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkateak 2017ko kirol-merezimenduen sariak banatu zizkien Iraia Iparragirre, Raúl Gómez eta Pili Bodegas kirolariei, Lasarte-Oriako kirolari egin dioten ekarpenagatik.

2018·12·15

Ekitaldia, zeinetan udalbatzako hainbat kidek, familiartekoek, adiskideek eta Lasarte-Oriako zenbait kirol-entitatetako ordezkariek parte hartu baitzuten, emozioz beterik egon zen.

Alkateak mintzaldi labur bat egin ondoren, zeinetan nabarmendu baitzuen garrantzizkoa dela kirola praktikatzea eta pertsona horiek eredugarriak gertatzen direla gainerako lasarteoriatarrentzat, plaka bana eman zien merezimendua aitortutakoei. Haiek, berriz, plaka jasotakoan, emozioz beteriko hitz batzuk eskaini zizkieten han bildutakoei.

Aurten saria jaso dutenak hauek izan dira:

  • Emakumezko kirolariarentzako saria: Iraia Iparragirre Argandoña (Futbolaria).
  • Gizonezko kirolariarentzako saria: Raúl Gómez Margallo (Korrikalaria).
  • Kirolari-ibilbidearentzako saria: Pili Bodegas (Triatleta).

Ekitaldiari bukaera emanez, Zaballosek han bildutakoei eta herritar guztiei eskatu zien parte har dezatela eta proposamenak egin ditzatela 2019ko kirol-merezimenduen sarietarako.


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
500 kasu edo gehiago
300 eta 499 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.