Kirol instalakuntzak erabiltzeko aurretiko hitzorduen tramitazioa online egiteko webgunea martxan
2020·12·28
Abenduaren 14tik aurrera, Lasarte-Oriako kirol instalakuntzak erabiltzeko egin beharreko aurretiko hitzorduen tramitazioa online egiteko tramiteak.buruntzaldea.eus webgunea martxan jarri du.
Bertan, igerilekuetarako, muskulazio gelarako zein kardio gunerako aurretiko hitzordua hartu ahal izango dute kirol zerbitzuetako erabiltzaileek.
Era berean, Maialen Chourraut Kiroldegiko squash eta padel pistak, Mitxelingo tenis pistak, frontoia eta rokodromoa erabiltzeko erreserbak ere egin ahalko dira webgune honen bitartez.
Aplikaziora sarbidea internet konexioa duten ordenagailu zein telefono mugikor bidez egongo da erabilgarri.
Erabiltzen hasi ahal izateko Maialen Chourraut kirodegiko zein Mitxelin Kirolguneko harreratan, erabipen gidak jarri dira erabiltzaileen eskura, lehen aldiz tramitea egiten laguntzeko.
Web zerbitzu honen bitartez, Udaleko kirol instalazioen erabilpena errazteko baliabideak martxan jartzea du helburu, gaur egun derrigorrezkoak diren aurretiko hitzordu zein erreserben tramitazioak teknologia berrien bidez arinduz.COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.