Jendaurreko arreta-zerbitzua Bake-Epaitegian
2020·05·31
Justiziako Administrazioaren esparruan COVID-19ari aurre egiteko neurri prozesalei eta antolamenduzkoei buruzko apirilaren 28ko 16/2020 errege-dekretuzko legearen 23. artikuluan xedatutakoaren arabera, Lasarte-Oriako Bake-Epaitegian honela izango da jendaurreko arreta-zerbitzua:
1. Alarma-egoerak dirauen bitartean, eta amaitzen denetik hiru hilabetera arte, publikoa artatzeko zerbitzua telefonoz (943 371 629) edo posta elektronikoz (bakeepaitegia@lasarte-oria.eus) emango da.
Hori guztia, eskatutako informazioaren izaeraren arabera posible bada eta, betiere, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 lege organikoan xedatutakoa betez.
2. Egoitza judizialera joatea ezinbestekoa den kasuetan, beharrezkoa izango da aldez aurretik hitzordua lortzea 943 371 629 telefonora deituta.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.