Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Jalgunek bere 12. jaialdia egingo du abenduaren 1ean Kulturetxean

Abenduaren 1ean, 18:00etan, Kulturetxean, Jalgunek bere 12. jaialdia egingo du, “Guri….Nos gustan los sábados!...ta zuri?” lemapean. Eskertu egin zuten Udalaren, Zabaleta Auzolan Elkartearen, Gazte-klubaren txikien, Semblante Rociero koruaren eta beste adiskide askoren lankidetza.

2018·11·21

Duen interesagatik, banatutako komunikatua berridazten dugu:

Jakina da, asteburua hurbiltzen doan heinean, gehiengoaren umorea aldatzen joaten dela. Ideia ezberdinen inguruan planak egitea gogoko izaten dugu; batez ere, plan hauek, asteko egun gogokoenari begira egiten badira noski: larunbatari begira. Egun hau gogoko dugu, sentsazio positiboak helarazten dizkigulako.

Larunbata iristeko irrikatan egoten gara. Bitarte horretan, gure garuna egun horretarako ekintzen nondik norakoak irudikatzen ibiltzen da, eta horrela, astea igarotzeko motibazio estra bat izaten dugu. Aldez aurretik zerbait antolatzeak sentsazio atsegin eta pozgarri bat sortarazten digu, zoriontasuna azken finean. Bizipen hauetan egiten den bidea ere garrantzitsua da, lortu nahi den helburua bezain garrantzitsua. Bide honen plangintzan xehetasun txikiez; ametsez; eta, nahi eta lortu ahal izan ditugun gauzez gozatzeko aukera ematen digu.

Asteburuak erlaxatzeko, deskantsatzeko eta gozatzeko momentuak izaten dira. Parrandarako, lagun eta familiarekin partekatzeko, momentu atseginak igarotzeko izaten dira.

Arrazoi ezberdinengatik, gutako askorentzat larunbata asteko egunik onena izaten da. Ez dugu lanera joan beharrik, ez dugu iratzargailua joka izaten, lasai gosaldu, edo zuzenean hamaiketakoa egiten dugu, eta arratsaldea iristen denean… Jalgunera joaten gara!!

Jalgunerentzat larunbatak, lagun arteko momentuak izaten dira, bata-besteez gozatzeko momentuak dira, hitz egiteko, iritzia emateko, par algaraka ibiltzeko… momentuak. Bizitzaz gozatzeko hamaika aukera ematen dizkigun eguna da larunbata eta Lasarte-Oriak, hau biderkatuta gozatzeko aukera ematen digu. Urtean zehar, elkarte ezberdinekin, herriarentzat garrantzitsuak diren ekintza ezberdinak partekatzeko aukera izaten dugu, herritarrok kalera gozatzera ateratzen garen ekintza ezberdinak. Inauterietako konpartsekin dantzatzera irteten gara; Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin par eta dantza egiten dugu; “Hermandad de la Virgen del Rocio”-ren erromerian rociero bihurtzeko gara; baita, bolondres Lasarte-Oriako kros txikian dominak banatzen.

Eta nola ez, gure Jaialdia ere, Larunbatean ospatzen da. Jalguneren 12. Jaialdia izango da. Abenduaren 1ean Manuel Lekuona kultur etxean elkartuko gara berriro ere. Jaialdia 18:00tan hasiko da eta aurten Zabaleta auzoko lagunak, Gazte Klubeko gazteak eta Semblante Rociero kideek parte hartuko dute.

Beste behin ere, gure jaialdira etortzeko gonbita luzatu nahi dizuegu. Gurera etorri, patxadaz eseri eta erlaxatzera gonbidatu nahi zaituztegu. Gure esku dagoen guztia egingo dugu larunbat hau gozatu eta ondo pasa dezazuen, lagun artean, gurekin alegia. Badakizue…

LARUNBATAK ATSEGIN DITUGU!!! ETA ZUEK???


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
500 kasu edo gehiago
300 eta 499 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.