Izena emateko epea luzatu da!
2020·11·23
Antolatzaileak erabaki hori hartzeko beharra izan dute herrietatik hala eskatu zaielako. Bizi dugun egoera konplikatuak eraginda, herritarrak informatzeko eta izena emateko izaten ari diren zailtasunak arintzeko hartu da neurri berezi hau.
Lasarte-Orian zer?
Euskaraldiko lanak Lasarte-Orian koordinatzen ari direnek ere, Udalak eta Ttakun kultur elkarteak erabaki dute aukera hori bideratzea eta horretarako baliabideak jartzea.
Non eta noiz eman izena?
- On-line: http://izenematea.euskaraldia.eus/ atarian.
- Okendon, astelehenean eta asteartean, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara egongo den informazio puntuan.
Eta txapa jasotzeko?
- Okendon, astelehenean eta asteartean, hilak 23 eta 24, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara egongo den informazio puntuan.
- Txapa bertan jaso ahal izango dute bai izena luzatutako epean eman dutenek, bai ostegunean edo ostiralean, hilak 19 eta 20, jasotzera deituak izan zirenak eta, dena delakoagatik eskuratu ezin izan zutenak.
- Hala nahi izanez gero, photocallean argazkia ateratzeko aukera izango da.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.