Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Isla eta Urdaburu plazetako haur-parkeak ordeztea

Urdaburu eta Isla plazetako haur-parkeak berritu egin dira. Azken horretan, gainera, tentsoegitura bat ipini da gunea estaltzeko

2021·02·05

Oraindik orain, bi plaza horietan haur-parke berriak instalatu dira, zoladura eta jokoak berrituta.

Isla Plazan, gainera, parkea estaltzen duen tentsoegitura bat instalatu da, eta haren azpiko bankuen kokaera ere berritu egin da. Horrek eguraldi txarretik babesteko aukera ematen du, eta ez du eragozten herritarrek parkeaz gozatzen jarraitu ahal izatea.

Haur-parke horren kostua, Montajes Garra SL enpresari adjudikatua, 27.648,50 eurokoa izan da, eta tentsoegiturarena, Carpas Zaragoza SL enpresari adjudikatua, 95.953 eurokoa. Horrela, haur-parke bat estaltzeko eskatzen zuten aurrekontu parte-hartzaileen eskaeretako bati erantzuten zaio.

Bestalde, Urdaburuko parke berrian ere zoladura eta jokoak berritu dira, eta lanak La Carrasca SL enpresari adjudikatu zaizkio, 27.830 euroko kostuarekin. Plaza horretan kalistenia-eremu bat ere jarri da, aire zabalean kirola egiteko.

Hilabete honetan zehar mahai-teniseko bi mahai jarriko dira, kalistenia parkearen eta haur parkearen artean.

Udalerriko gainerako haur-parkeetan ere aurki egingo dira mantentzeko eta prest jartzeko lanak.


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
500 kasu edo gehiago
300 eta 499 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.