Irekita dago, uztailaren 24arte, gizarte-intereseko diru-laguntzak jasotzeko epea
2019·06·27
Ekainaren 27tik hasita, 15 egun balioduneko epea irekitzen da eta honen xedea diru-laguntzak norgehiagokako erregimenean emateko prozedura arautzea da. Diru-laguntzen onuradunak Zerbitzu Sozialen berezko jardun-eremuan jarduerak egiten dituzte pertsona edo elkarteak izango dira, hau da, biztanle guztien ongizatea sustatzen dihardutenak eta, bereziki, gizartetik baztertzeko arriskua dagoen situazioetan, haurren babesgabetasuneko egoeretan eta dependentziarako arriskua dagoen situazioetan eskuhartzen dihardutenak.
Irabazi-asmorik gabeko Gipuzkoako elkarte edo pertsona fisikoek eskatu ahalko izango dituzt diru-laguntza hauek, betiere haien jarduerak bat baldin badatoz oinarri hauen xedearekin eta zerbitzua Lasarte-Oriako udalerrian ematen badute. Era berean, diru-laguntzen onuradun izan daitezke udalerriarentzat interesekotzat jo daitekeen jardueraren bat egiten duten Gipuzkoako entitate sozialak, nahiz eta zuzenean Lasarte-Orian zerbitzurik ez eman.
Eskaerak posta elektronikoz edo udaleko erregistroaren bitartez egin ahalko dira: gizartez@lasarte-oria.eus
Diru-laguntza bakoitzaren banakako zenbatekoak ezingo du gainditu 2.800 euroko kopurua, ez eta entitateak eskatutako kopurua ere. Elkarte edo eta pertsona fisiko bakoitzak proiektu bakar bat aurkez dezake.
Irizpide eta balorazio-muga hauek kontuan izanda onartuko diren eskaerak hautatuko dira (gehienez 150 punturaino). Proiektu guztiak diruz lagunduko dira lortu duten puntuen arabera.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.