Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Ireki da Martxoaren 8rako kartelen proposamenak aurkezteko epea

Proposamenak aurkezteko epea otsailaren 1ean hasi zen eta otsailaren 27an amaituko da. 3 kartel hautatuko dira eta irabazlea 2020ko Lasarte-Oriako Martxoaren 8ko egitaraua iragartzeko kartel ofizialtzat hartuko dugu.

2019·02·04

12 eta 17 urte bitarteko nahi duen edonork parte hartu ahalko du. Pertsona bakoitzak egoki deritzon adina proposamen aurkeztu ahalko ditu.

Kartel guztiek goiburu hau eraman behar dute inprimatua: Martxoak 8 de Marzo, Emakumeen Nazioarteko Eguna, Día Internacional de las Mujeres.

Kartela lantzeko teknika erabat librea da. Kartelak formatu digitalean nahiz formatu fisikoan aurkeztu ahalko dira, eta izenburu batekin identifikatu beharko dira.

Lehiaketara aurkeztutako kartel guztiak Emakumearen zentroan otsailaren 27tik martxoaren 6ra erakutsiko dira. Bertan, lanak, bozkatu ahal izango dira. Herritarrek ikusgai jarriko diren kartelei buruz duten iritzia adierazi ahalko dute, eta iritzi hori aintzat hartuko da kartel irabazlea hautatzerakoan.

Kartel irabazlea Lasarte-Oriako Udaleko berdintasun teknikariek eta gizarte zerbitzuetako langileek aukeratuko dute, eta haren erabakia apelaezina izango da.

Irabazleak sari bakarra jasoko du, 120 eurokoa, bigarrenak 90eurokoa eta hirugarrenak 60 eurokoa.

 

Deskargatu oinarriak

Oinarriak [pdf]

 

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.