Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Larunbatean irekiko da Martxoaren 8rako kartelen proposamenak aurkezteko epea

Proposamenak aurkezteko epea otsailaren 1ean hasiko da eta otsailaren 24an amaituko da. 3 kartel hautatuko dira eta irabazlea 2021ko Lasarte-Oriako Martxoaren 8ko egitaraua iragartzeko kartel ofizialtzat hartuko dugu

2020·01·29

12 eta 17 urte bitarteko nahi duen edonork parte hartu ahalko du. Pertsona bakoitzak egoki deritzon adina proposamen aurkeztu ahalko ditu.

Kartel guztiek goiburu hau eraman behar dute inprimatua: Martxoak 8 de Marzo, Emakumeen Nazioarteko Eguna, Día Internacional de las Mujeres

Kartela lantzeko teknika erabat librea da. 6. Kartelak formatu digitalean nahiz formatu fisikoan aurkeztu ahalko dira, eta izenburu batekin identifikatu beharko dira.

Lehiaketara aurkeztutako kartel guztiak Emakumearen zentroan otsailaren 24tik martxoaren 4ra erakutsiko dira. Bertan, lanak, bozkatu ahal izango dira. Herritarrek ikusgai jarriko diren kartelei buruz duten iritzia adierazi ahalko dute, eta iritzi hori aintzat hartuko da 2. eta 3. saria hautatzeko.

Kartel irabazlea epaimahi batek erabakiko du: Lasarte-Oriako Udaleko berdintasun teknikari, Gizarte Zerbitzuetako Zuzendari eta gaian adituek aukeratuko dute, eta haren erabakia apelaezina izango da.

Irabazleak sari bakarra jasoko du, 120 eurokoa, bigarrenak 90eurokoa eta hirugarrenak 60 eurokoa.

 

Oinarriak deskargatu

Oinarriak [pdf]