Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Ireki da estimulazio kognitiboko ikastaroan matrikulatzeko epea

Estimulazio kognitiboko ikastaro berria datorren irailaren 3an hasiko da, eta 2020ko uztailera arte iraungo du

2019·08·22

Ikastaroa maila arin-ertaineko narriadura kognitiboa hasia duten 65 urtetik gorako pertsonei zuzendua dago.

Helburua da narriadura kognitiboa diagnostikatu zaien pertsonen bizi-kalitatea hobetzea, eguneroko bizitzan duten gaitasun funtzionala landuz eta funtzio kognitiboak estimulatuz, horrela beren autonomia mantendu ahal dezaten.

Ordu eta erdiz, astearte eta ostegun goizetan, memoriako ariketak, gimnasia eta egunkariaren irakurketa egingo dituzte eta, horrez gain, herriko festa guztietan parte hartuko dute.

Ikastaroaren urteko kostua 236,65 eurokoa da (hilean 21,51 euro), nahiz eta salbuespenak egon daitezkeen udaleko ordenantza fiskalaren arabera. Nahi izanez gero, ikastaroan parte hartzen proba daiteke matrikula formalizatu aurretik.

Izena emateko edo informazio gehiago izateko, interesa duen guztia Villa Mirentxura joan daiteke.