Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Ireki da enpresa txikiak sortzeko laguntzetarako epea

Udalak merkataritzaren, ostalaritzaren edo zerbitzu pertsonalen arloan enpresa txikiak sortzeko laguntzen eskaeretarako epea ireki du. Aurten deialdia 15.000 eurokoa da, eta urriaren 31ra arte eskatu ahalko dira laguntzak.

2020·09·22

Lasarte-Oriako alkate Agustín Valdiviak, Nuria Fernández sozioekonomiako zinegotziarekin batera, enpresa berriak sortzeko laguntzen aurtengo deialdia aurkeztu du. Valdiviak adierazi du laguntzen helburua gure udalerriko hirugarren sektorea indartzea dela, Lasarte-Orian merkataritzaren, ostalaritzaren edo zerbitzu pertsonalen sektoreei lotutako enpresa txikiak sortuz. Laguntza horiek bereziki garrantzitsuak dira aurten, COVID-19aren pandemia dela kausa.

Nuria Fernández zinegotziak laguntzen edukia aletu zuen. Laguntza eskatu ahalko dute, merkataritzako jarduera dutelarik, 2019ko azaroaren 1etik Lasarte-Orian merkataritzako, ostalaritzako edo zerbitzu pertsonalen prestazioko enpresa berri bat sortu duten pertsona fisiko nahiz juridikoek, betiere oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Aurkezteko epea urriaren 31an amaituko da.

Izaera orokorrarekin, diruz laguntzekoak diren gastuen % 40koa izango da dirulaguntza gehienez, topea 1.500 eurokoa delarik. Izaera partikularrarekin, Eragin Komertzial Maximoko Eremutik kanpo kokaturiko establezimenduentzat, erretiroagatik eskualdatuak badira edo eskatzaileak gutxienez % 33ko desgaitasuna aitortua badu, dirulaguntza gehienez ere % 60koa izango da, 1.800 euroko kopurura arte.

Beste laguntza-lerro bat % 33tik gorako desgaitasun aitortua edo 55 urtetik gorako adina duten pertsonei destinatua dago. Kasu honetan ere dirulaguntza gehienez % 60koa izango da, topea 2.500 eurokoa izanik.

Finantza daitezkeen gastuak hauek dira:

  1. Enpresa eratzeko gastuak: irekitzeko lizentzia, jarduerako lizentzia, negozioa martxan jartzeko pagatu beharreko beste tasa batzuk, notariotzako eta erregistroko gastuak.
  2. Errentamenduko gastuak, alokairu-kuotak.
  3. Segurantza Sozialeko langile autonomoen erregimen berezian kotizazioa pagatzeari dagozkion kuotak.
  4. Lokala egokitzeko gastuak, kanpo geratuko direlarik altzarietan, makinerian edo ekipo tekniko nahiz informatikoetan egindako inbertsioaren izaera dutenak.
  5. Pertsona enplegatuak kontratatzearen gastuak. Nominak eta Segurantza Sozialeko kotizazioak.
  6. Jarduera abian jartzeko eta haren kudeaketa administratiborako aholkularitzako eta gestoriako gastuak.

Merkataritzako, ostalaritzako edo zerbitzu pertsonaletako enpresa berri batu sortu duten eta merkataritzako jarduera duten pertsona fisiko nahiz juridikoak izan ahalko dira oinarri hauetan arautzen diren laguntzen onuradun, betiere ondoko baldintza hauek betetzen badituzte, besteak beste:

  1. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan eta Segurantza Sozialeko dagokion erregimenean hasierako alta 2019ko azaroaren 1etik aurrera emana izatea.
  2. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan jarduera berean edo antzekoan matrikulatuta egona ez izatea zeinetarako laguntza eskatzen duten enpresa sortu aurreko sei hilabeteetan.
  3. Egoitza soziala eta fiskala Lasarte-Oriako lantoki batean izatea.
  4. Lasarte-Orian establezimendu bat edukitzea, zona baimenduan sarbide publikoa duena, zeinetan garatuko baitute aurkeztu beharreko bideragarritasun-planean deskribatutako jarduera.
  5. Ez da enpresa berritzat joko lehenagotik zegoen jarduera bat eskualdatzetik datorrena, baldin eta enpresaren titular berriak ahaidetasunezko erlazioren bat badu enpresa-jarduera eskualdatzen duen pertsonarekin, haren ezkontidearekin, ondorengoekin eta bigarren mailara arteko odolkidetasunezko edo ahaidetasunezko gainerako ahaideekin.
  6. Mikroenpresa izateko baldintza betetzea, hau da, gehienez ere 10 pertsonari lan ematekoa.

Programa honetan aurreikusitako laguntzak ezingo zaizkio diruz lagundutako gastu berengatik jasotako beste ezein laguntzari metatu. Gainera, negozioaren bideragarritasuneko programa bat aurkeztu beharko dute.

Informazio gehiagorako

 

Oinarriak [pdf]

Lasarte-Orian merkataritzako, ostalaritzako edo zerbitzu pertsonaletakoenpresa txikiak sortzen laguntzeko diru-laguntzak konkurrentzia libreko erregimenean emateko oinarri espezifikoak.