Ireki da 2019.ko Inauterietarako diru-laguntzen deialdia
2019·01·17
Laguntzak 2019.ko Inauteriekin zerikusia duten jarduerak garatuko dituzten pertsona fisiko edo juridiko guztiek eskatu ahalko dituzte, bai eta Inauterietako konpartsek ere. Guztira, 12.599 euroko kopurua zuzendua dago programa honi.
Bete beharreko baldintzak dira diru-laguntzen eskatzaileen erregistro orokorrean alta emanda egotea eta behar bezala betetzea diru-laguntzaren eskaera-orria, zehatz-mehatz azalduz garatuko duen programa eta gastu-sarreren aurrekontua.
Balorazioko irizpideak honako hauek dira:
- Parte-hartzaileen kopurua, 20 puntu.
- Programak edo jarduerak egina duen ibilbidea eta errotze-maila, 10 puntu.
- Antzeko proposamenekiko koordinazioa, 10 puntu.
- Programaren aurrekontua, 40 puntu.
- Entitatearen edo konpartsaren jarraikitasuna eta fidagarritasuna, 5 puntu.
- Programaren edo jardueraren finantzazio-tasa, 15 puntu.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.