Igogailuen ordenantza
2018·06·19
Lasarte-Oriako alkate Jesus Zaballosek eta hirigintzako zinegotzi Agustín Valdiviak aurkeztu zuten etxebizitzen eraikinetan igogailuak, plataformak eta arrapalak instalatzeko jabe-komunitateei diru-laguntzak ematea arautzen duen ordenantza.
Alkateak azaldu zuenez, oraingo gobernuko ekipoaren helburuetako bat Lasarte-Orian irisgarritasuna erraztea da. Horretarako, Irisgarritasuneko Plan bat egin da, eremu publikoak analizatzeko eta hobekuntzako proposamenak aurkezteko, horiek pixkana aurrekontuetan txertatu beharko direlarik.
Zaballosek jakinarazi zuenez, orain beste pauso bat eman da eraikin pribatuetan irisgarritasuna hobetzeko, haietan igogailuak, plataformak edo arrapalak instalatzeari laguntzak emanez. Laguntza horiek Eusko Jaurlaritzaren laguntzekin bateragarriak direla nabarmendu zuen, eta herritarrak eskaera egitera animatu zituen.
Hirigintzako zinegotziak, berriz, ordenantzaren eta deialdiaren edukia aletu zituen. Deialdiak 2017 eta 2018. urteak hartzen ditu, urteko 100.000 euro jarriz. 2017an amaitutako obren kasurako, hilabeteko epea zabalduko da, ordenantza buletinean argitaratzen denetik hasita, udaleko erregistroan eskaera aurkezteko. 2018ko deialdirako, obrek amaituta egon behar dute aurtengo urriaren 31 baino lehen, eta aurkezteko epea azaroaren 20ra arte da.
Laguntzak ez itzultzekotan izango dira, eta gehienez ere obren kostuaren % 20rainokoak, tope hauekin: 10.818 euro igogailuak instalatzeko, 3.606 euro plataformetarako, eta 1.803 euro arrapalen kasurako. Laguntza horiek bateragarriak dira Eusko Jaurlaritzak ematen dituenekin.
COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.