Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioakekipamendu berriak instalatuko ditu airearen kalitatearen kontrola handitzeko

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak eta Lasarte-Oriako Udalak akordioa sinatu dute ekipamendu berriak erosteko. Ekipamenduek parametro osagarriak neurtzeko aukera emango dute, udalerriaren airearen kalitatearen kontrol handiagoa bermatuz.

2018·11·12

José Ignacio Asensio, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko presidenteak eta Jesús Zaballos, Lasarte-Oria Udaleko alkateak, lankidetza hitzarmena sinatu dute udalerriko airearen kalitatea kontrolatzeko kabinan ekipamendu berriak instalatzeko. Kabina honek ingurumen araudia betetzen dela ziurtatzen du. Airearen kalitatearen parametroei eta kutsadura mailari segimendu egiten dio Gipuzkoako Ingurumen Gunea martxan jarri aurretik instalazioa funtzionamenduan dagoenean emaitzak konparatu ahal izateko. Hondakinen Kontsortzioko presidenteak nabarmendu du bere zeregina dela “egungo kutsadura parametroak gainditzen ez direla bermatzea Gipuzkoako Ingurumen Gunearen azpiegiturak martxan daudenean”.

 

Lasarte-Oriako Udalak Eusko Jaurlaritzak exijitzen ez dituen beste zenbait parametro neurtzeko eskaera egin zuen, udalerriko airearen kalitatearen kontrola handitzeko asmoz, eta parametro hauek neurtu ahal izateko, ekipo bereziak erostea beharrezkoa da.

Lasarten ezarri den estazioaren bidez airearen kalitatea neurtzen da eta, horrela, airean dauden gas eta partikulen mailak zeintzuk diren jakin dezakegu, kontrol egokia eta gardena bermatzeko, eta etorkizunean maila jakin bat ez gainditzeko. Neurketak denbora errealean egiten dira eta, horrela, egungo kutsadura mailak ezagutu ditzakegu eta etorkizunekoekin alderatu. “Gardentasun borondatea erabatekoa da eta neurketak eta kontrolak hasiera-hasieratik egiten dira, baita Ingurumen Gunea abian jarri baino lehen ere” nabarmendu du Asensiok.

Estazioa kutsatzaileen kontzentrazioa neurtzen duten analizagailu edo monitorez hornituta dago. Gailu horiek airearen laginak hartzen eta aztertzen dituzte etengabe, 10 segundotik ordu laurdenera arteko tarteetan, aztertu beharreko kutsatzailearen arabera. Datu horiek gorde, egiaztatu, eta ondoren argitaratu egiten dira Eusko Jaurlaritzako web-gunean.


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.