Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

San Pedro jaietako omendua hautatzeko parte-hartzezko prozesua

Udalak parte-hartzezko prozesu bat zabaldu du, lasarteoriatarrek aukera izan dezaten beren ustez gure herriaren alde lan egin duen pertsona edo kolektiboa proposatzeko.

2019·03·06

Pertsona bakoitzak proposamen bat egin ahalko du, eta arrazoitu egin beharko du zergatik uste duen proposamen hori aintzat hartu beharrekoa dela.

Festen Departamentuak bere proposamena egitera gonbidatzen ditu herritarrak. Horretarako, bihar, etxez etxe, postontzietan txartel bat banatzen hasi da herritarrek beren proposamenak Udalari helarazi ahal izateko

Iritzia emateko, martxoaren 22a baino lehenago helarazi behar diguzu zure proposamena, udaletxeko bulegoetan dauden postontzietara.

Parte har daiteke UDAL-WEBEAN zehar ere.