Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Hiribusaren zerbitzuak abuztuan ere funtzionatuko du

Hiribusaren zerbitzuak abuztuan ere funtzionatuko duUdalbatzarrak zerbitzuaren aldaketa bat onetsi zuen, haren bidez Manttangorri autobusaren zerbitzua abuztura ere zabalduko delarik. Zabaltze hori 6.476 eurokoa izan da, eta astelehenetik ostiralera 13 bidaia egitea ekarriko du.

2018·07·18

Zerbitzuaren zabaltze honek herritarren etengabeko erreklamazio bati erantzuten dio. Horrela, uztailean eta abuztuan zehar, zerbitzua 13 bidaiak osatuko dute, 8:00etan hasi eta 20:00etan amaituko direlarik.

Kontratazioko legeak gaur egun gehienez uzten duen kopururaino zabaldu du Udalak une honetan, sinatutako kontratuaren balioaren % 10a baita tope hori. Horrela, hiribusaren urteko kostua 76.622 eurokoa da.

2022. urtera arte itxoin beharko da, orduan amaitzen baita TSSTri egindako kontzesio administratiboaren hamar urteko balio-aldia, zerbitzuaren bestelako zabalpen batzuk planteatzeko, hala nola Manttangorriren zerbitzua asteburuetara zabaltzea, hori ere erreklamatzen baitute herritarrek.