Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Hiri-hondakinak biltzeko zabor-ontziei buruzko herri-kontsulta arautuko duten baldintzak

Lasarte-Oriako Udalak herri-kontsulta baten bidez emango dio ditzaten hiri-hondakinak biltzeko zabor-ontziei buruzko herri-kontsulta arautuko duten baldintzak egiteko prozesuari. Kontsulta publikoa urtarrilaren 30ra arte egongo da zabalik

2020·01·13

Hiri-hondakinak biltzeko zabor-ontziei buruzko herri-kontsulta arautuko duten baldintzak onestea aurreikusten du Lasarte-Oriako Udalak. Administrazio Publikoen Prozedura Administratibo Komunaren 39/2015 Legeak herritarrek lege-mailako arauak eta erregelamenduak egiteko prozeduran parte hartzeari buruzko 133 artikuluan ezartzen duenez, legearen edo erregelamenduaren proiektua edo aurreproiektua egin baino lehen kontsulta publiko bat egin beharko da.

Udalak beharrezkotzat jo du herri-kontsulta egitea, berme guztiekin eta erreferendum-izaerarekin, hiri-hondakinen bilketa kudeatzeko ereduari buruzko erabakia hartzeko.

Galdeketaren helburua da etorkizunerako onartu beharreko ereduaren erabakia hartzerakoan Lasarte-Oriako herritarrek parte hartzea, behin auzoetan zehar informazio-hitzaldiak egin ondoren. Kontsulta hori Espainiako Ministroen Kontseiluak onetsi behar du. Horretarako, udalbatzarrak eskaera bat onetsi behar du, eta hartan jasoko da bai zein galdera egingo den, bai kontsulta hori zein baldintzatan egingo den.

Baldintzen dokumentu hori tramitatu aurretik, beharrezkoa da herritarrei partaidetza ematea, haiek egin nahi dituzten proposamenak jasoz. Kontsulta publikoa urtarrilaren 30era arte egongo da zabalik, eta proposamenak Udalari honela bidali ahalko zaizkio:

•          Idatziz, Udaleko Erregistroan idatzi bat aurkeztuz.

•          Bide telematikoz, Herritarren Parte-hartzearen atalaren bitartez.

•          E-maila bidaliz helbide elektroniko honetara: partehartzea@lasarte-oria.eus .

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
500 kasu edo gehiago
300 eta 499 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.