Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Prozesu partehartzaileak

Hiri Antolamendurako Plan Orokorra

Hiri Antolamendurako Plan Orokorra hiri eredua definitzeko oinarrizko plana da. Bertan lur zoruen erabilera, hirigintza araudiak, azpiegiturak, etab. definituko direlarik.

15·07·2020


Ekimenaren prozesua

HAPOa eta PARTE HARTZEA

Hiri Antolamendurako Plan Orokorra hiri eredua definitzeko oinarrizko plana da. Bertan lur zoruen erabilera, hirigintza araudiak, azpiegiturak, etab. definituko direlarik.

HAPO-a definitzeko prozesuak zenbait fase ditu:

  • Aurrerapen fasea (Uztaila 15)
  • Hasierako onarpena (Uztaileko azken astea - urriak 31)
  • Behin betiko onarpena (Uztaileko azken astea - urriak 31)

Hiria guztiontzat izango bada, ezinbestekoa da hiritarron parte hartzea planaren definizioan. Honez gain, berme legala ere badago hau horrela izan dadin. Ondoren, Lasarte-Oriako HAPO-aren Aurrerapen Faseari dagokion Parte Hartze prozesua aurkezten dugu.

ERAKUSKETA PUBLIKOA

HAPO-aren lehen azalpen hitzaldiarekin, honen Aurrerapenaren aurkezpen publikoa irekiko da, zeina urriak 30 arte egongo den ikusgai.

Alegazio epeak data hori arte iraungo du ere.

PARTE HARTZE SAIOAK

Herritar guztiei irekitako saio parte hartzaileak burutuko dira ere. Bertan, Aurerapen dokumentuaren azalpena burutu eta herritarren iritziak jasoko dira. Horretaz gain, jarduera alternatibo bat antolatuko da, herritarren sentsazio eta iritziak jasotzeko Lasarte-Oriako hiri eremuaren inguruan.

  • PARTE HARTZE SAIO IREKIA: UZTAILAK 15  - 18.00

  • PARTE HARTZE SAIO IREKIA: IRAILAK 15  - 18.00

  • HIRI TXANGOA: URRIAK 7 - 18.00

  • PARTE HARTZE SAIO IREKIA: URRIAK 21  - 18.00

Hiri txangoan parte hartzeko izena eman behar da esteka honetan: izena ematea

TAILERRAK

Bestetik, beren kondizio ezberdina medio, hiria modu ezberdin eta askotan zailtasun gehiagorekin bizi duten sektoreekin modu berezituan egongo gara: Hiria haur, adindu, emakume, txirrindulari edota oinezkoentzat ona bada, ona da guztiontzat!

Covid-19ak sortutako egoeraren ondorioz, eta segurtasun sanitarioagatik, tailerrak telematikoki egingo dira, honako helbide honetan: https://meet.jit.si/lasarte-oria-hapo, eta honako hauek izango dira:

  • IRAILAREN 22an, 18:00etan: Mugikortasun jasangarriaren eta irisgarritasunaren eredua

  • IRAILAREN 24an, 18:00etan: Hiria eta generozko berdintasuna

  • IRAILAREN 29an, 18:00etan: Hiria eta bizi-kalitatea

  • URRIAREN 1ean, 18:00etan: Lasarte-Oria beren auzoetatik.

Horretaz gain, ingurugiroa edo hirigintza lantzen duten eragileekin saioak burutuko dira ere.

Saioetan parte hartzeko izena eman behar da esteka honetan: izena ematea


Erlazionatutako berriak
Ez dago berririk.