Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Hipikan hastapena

Udalak hipikan hasteko saio berezia antolatu du 2007, 08, 09 eta 10ean jaiotako neska-mutilentzat. Jardunaldia maitzaren 18an garatuko da, arratsaldeko 16:30etan, Miracampos zalditegian.

2019·05·04

Interesa duten pertsonek, maitzaren 6tik aurrera, Maialen Chourraut kiroldegian eman beharko dute beraien izena. Plaza kopurua mugatua denez izen-emate zerrenda errespetatuko da.

Jarduera doan izango da udal kirol instalazioen bazkideentzat.