Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Hilaren 22an irekiko da jada tradizionala den Eguberrietako Haur-Parkea

Hilaren 22an irekiko da jada tradizionala den Eguberrietako Haur-Parkea lau espazioz gozatu ahalko dute txikienek

2019·12·21

Michelingo Frontoia

  • Haurtxoteka (0-3 urte) puzgarria eta jolas tokia
  • Barredera puzgarria
  • Tailerren gunea
  • Puzgarri anitzak
  • PIN eszenatokia
  • Aisialdi gunea
  • Taberna

Oriako Frontoia

  • Puzgarria
  • Trebetasun jolasak
  • Spike ball
  • Jolas kooperatiboak

Zabaletako Frontoia

  • Puzgarria
  • Trebetasun jolasak
  • Spike ball
  • Jolas kooperatiboak

Michelingo tenis pista

  • Laser Tag (9 urtetik aurrera)
  • Arratoiaren puzgarria (labirintoa)

EHPa 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, salbu hilaren 24an eta 31n, arratsaldez itxita egongo baita, eta hilaren 25ean, egun osoan itxita egongo baita.

7 urtetik beherako haurrak ezingo dira bakarrik sartu. Guraso edo tutoreen ardura izango delarik uneoro beren ongizatea bermatzea.

 

Hauxe izango da egitaraua:

ABENDUAK 22

  • Joko dinamikoak PIN eszenatokian (Frontoian) egun osoan zehar
  • Tor Magoa (Frontoia) – 18:45

ABENDUAK 23

  • Joko dinamikoak PIN eszenatokian (Frontoian) egun osoan zehar

ABENDUAK 24

  • Olentzero eta Maridomingiri harrera frontoian 11.30 eta 13:00etan.

ABENDUAK 26

  • Joko dinamikoak PIN eszenatokian (Frontoian) egun osoan zehar
  • Yoga familian (Frontoian) – 17:00

ABENDUAK 27

  • Karaokea eta joku musikalak egun osoan zehar frontoian.

ABENDUAK 28

  • Nai Malabarista (Frontoia) – 18:45

ABENDUAK 29

  • Jokuak eta animazioa egun osoan zehar (Frontoian)

ABENDUAK 30

  • Erronka dibertigarriak (Frontoian) egun osoan zehar

ABENDUAK 31

  • Kotilloi txikia (Azken Festa) frontoian 13:00etan.

Gestión Deportiva Loiri enpresak kudeatuko du berriz ere EHPa. 2 koordinatzaile eta 18 begirale arduratuko dira parkeak eta jarduerek ondo funtzionatzeaz. EHParen kostu osoa 31.835,52 eurokoa izango da.

Aurten Oriarte Institutuaren ikasleak arduratuko dira taberna eta eremuko sarrera kudeatzeaz. Helduentzat, sarrera euro 1koa izango da.