Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Prozesu partehartzaileak

Herritarren entitateek Udalaren titularitateko lokalak erabiltzea eta erabilera horren sustapena arautzeko erregelamendua

Beharrezkoa da udalek beren jabetzako baliabideak eta ondasunak eskura jartzea elkarte-sarea sortzen eta sustatzen laguntzeko, betiere modu koordinatu batean. Helburu hori lortzeko, beharrezkoa da erregelamendu bat onestea, udalaren titularitateko lokalak uztea eta erabiltzea arautuko duena.

09·01·2019


Ekimenaren prozesua

HERRITARREN PARTEHARTZEA

08/02/2019

Gaur egungo fasea

PROPOSAMENEN ANALISIA

Gaur egungo fasea

ONDORIOAK ETA EMAITZAK

Gaur egungo fasea

Herritarren entitateek Udalaren titularitateko lokalak erabiltzea eta erabilera horren sustapena arautzeko erregelamendua

Elkarteak gaur egun elementu giltzarri gisa konfiguratzen dira gizarte partizipatiboagoa eta demokratikoa eraikitzeko prozesuan, eta funtsezko faktore gisa aurrerapen sozialerako. Beharrezkoa gertatzen da gure udalerriko elkarte-sarea osatzen duten entitate eta elkarteen bitartez herritarrek parte hartzea, komunitatearen aberastasun sozial eta kulturala gordetzeko eta aberasteko, eta aldi barean haiek errepresentatzen dituzten gizarte-sektore desberdinetan eragina duten gaiak aztertzea.

Udalaren guneak eta lokalak entitate eta elkarteei uztea funtsezko oinarrietako bat da elkartegintza eta parte-hartzea sustatzeko politikan. Espazio propio bat edukitzeak ikusgaitasuna eta entitatea ematen du, eta, horrez gain, espazio horretan aukera dute bere jarduerak garatzeko, beren estatutuan adierazitako helburuak lortzeko, eta beren kideentzat topaleku bat izateko eta herritar guztientzat erreferentziazko puntu bat izateko.

Beharrezkoa da, beraz, udalek beren jabetzako baliabideak eta ondasunak eskura jartzea elkarte-sarea sortzen eta sustatzen laguntzeko, betiere modu koordinatu batean.

Helburu hori lortzeko, beharrezkoa da erregelamendu bat onestea, udalaren titularitateko lokalak uztea eta erabiltzea arautuko duena. Udalean tramitatu aurretik, beharrezkoa da herritarrei partaidetza ematea, haiek egin nahi dituzten proposamenak jasoz.

Kontsulta publikoa urtarrilaren 28ra arte egongo da zabalik, eta proposamenak Udalari honela bidali ahalko zaizkio:


Erlazionatutako berriak

Udalaren lokalak lagatzeko araudia egin aurretiko kontsulta

2019·01·10

Udalaren lokalak lagatzeko araudia egin aurretiko kontsulta

Udalak otsailaren 8ra arte irekitzen du Herriko entitate sozialei lokalak lagatzeko araudiaren inguruan proposamenak egiteko epea.

Auzotarren aholku-batzordea osatu aurretiko kontsulta

2019·01·09

Auzotarren aholku-batzordea osatu aurretiko kontsulta

Udalak, Auzotarren Aholku-Batzordea osatu aurreko jendaurreko erakustaldia jartzen da abian herritarren proposamenak jaso ahal izateko. Auzotarren aholku-batzordea, Udaleko administrazioaren aurrean auzotarren eskubideak defendatzeko organoa da.

Hiru zerbitzu sozialetako araudiak jendaurreko erakustaldian

2019·01·08

Hiru zerbitzu sozialetako araudiak jendaurreko erakustaldian

Hiru zerbitzu sozial arautuko dituzten araudiak egin aurretiko jendaurreko erakustaldia jartzen da abian herritarren proposamenak jaso ahal izateko. Hurrengoan dira arautu beharreko zerbitzuak: adineko jendearentzako etxebizitza komunitarioak, bazterketa-arriskuan dauden pertsonentzako babespeko etxebizitzak, eta etxean laguntzeko zerbitzua.

Zertarako erabili nahi dugu Askatasunaren Parkea?

2018·10·19

Zertarako erabili nahi dugu Askatasunaren Parkea?

Saio presentziala: Zertarako erabili nahi dugu Askatasunaren Parkea?

Ostiralean Lasarte-Oriako 2018ko kirolariak partaidetza bidez hautatzeko prozesua amaitzen da

2018·10·16

Ostiralean Lasarte-Oriako 2018ko kirolariak partaidetza bidez hautatzeko prozesua amaitzen da

Lasarte-Oriako 2018ko kirolariak partaidetza bidez hautatzeko prozesuaren proposamenak aurkezteko epea urriaren 20an itxiko da. Saritutako kirolariek diploma bat jasoko dute abenduan egingo den Lasarte-Oriako Kirolaren Galan.