Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Hautatu dituzte “Guztion Lasarte-Oria 2019” lehiaketako muralak

Epaimahaiak dagoeneko hautatu ditu 2019rako aukeratutako kokalekuak dekoratuko dituzten 5 muralak. 28 bozeto aurkeztu dira lehiaketara. 4.750 euro bideratu dira programa honetarako.

2019·07·03

Guztion Lasarte-Oria lehiaketari aurten berriro ekinda, dezenteko parte-hartzea izan du. Guztira 28 bozeto jaso dira 5 gune munizipalak txukuntzeko, margotuko diren lekuen arabera honela banatuta:

  • Michelingo zelaiko sarrera: 6
  • Blas de Lezo 6ko lokala: 3
  • Euskaltegiko sarrera: 5
  • Zumaburuko eskolako patioa: 8
  • Iñigo de Loiola 15eko lokala: 6

Guztion Lasarte-Oria 2019 lehiaketaren helburua da hautatutako mural-euskarriak dauden lekuen irudia hobetzea eta gune atseginagoak eta erakargarriagoak bihurtzea udalerrian barrena oinez ibiltzeko, hartara hobetu egiten baita Lasarte-Oriaren bilbe urbanoa eta jarduera ekonomikoa eta soziala sustatzen baita ingurune urbanoan. 4.750 euro bideratu dira programa honetarako.

Interbentzio artistikoek horretarako prestatutako bost guneetako bakoitzari espezifikoki esleitutako gaia inkorporatu behar zuten, haietako bakoitzaren xedearekin edo zertarakoarekin bat etorriz. Mural bakoitzeko gaiak eta irabaztunak hauek izan dira, hurrenez hurren:

  • 1. zk.: Kirola, oro har. Irabazlea: Pablo Astrain, Getxokoa, Jolastu lanarekin.
  • 2. zk.: Festak, erraldoiak, danborrada, etab. Festetako materialaren biltegi bat da. Irabazlea: Julian Toquero, Lasarte-Oriakoa, Sorgin Jaia lanarekin.
  • 3. zk.: Euskara eta hezkuntza. Euskaltegi munizipalaren eta helduentzako eskolaren eraikina da. Irabazlea: Juncal Aguirre, Donostiakoa, Hizkuntza lanarekin.
  • 4. zk.: Haurren inguruko gaia. Zumaburuko haur-eskolaren patioan dago. Irabazlea: Julian Toquero, Lasarte-Oriakoa, Koloretako Ametsa lanarekin.
  • 5. zk.: Norberaren aukerako gaia. Irabazlea: Juncal Aguirre, Donostiakoa, Frame lanarekin.

Hauek izan dira epaimahaikideak: Nagore Goñi (programaren kudeatzailea), Jenni García (Aterpeakoa), Ricardo Ugarte (eskultorea) eta Fernando Golvano (unibertsitateko irakaslea eta arte-kritikaria).

Lehiaketa hurrengo fasean sartuko da, zeinetan muralgile hautatuek beren obra uztailaren 2tik 7ra bitartean egin beharko baitute adierazitako guneetan. Horretarako, 200 euro jasoko dituzte gastuen kontzeptuan. Ondoren, epaimahaiak deliberatuko du ea beren obrak muraletan irudikatu dituzten, lehiaketaren 5 sarien banaketa erabakitzeko.