Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Haurreskolako matrikulatzeko epea

Haurreskolako matrikulatzeko epea aurreratu da

2021·03·29

2020 eta 2021 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek Haurreskolak Partzuergoko zentroetan plaza eska dezakete.

Eskariak aurkezteko eta onartze-epeetarako egutegia

Honako egutegi komun hau ezarriko da eskariak aurkezteko eta haurren onartze-prozeduraren epeetarako:

  • a) Eskariak online eta aurrez-aurre entregatzea: apirilaren 12tik 21era
  • b) Behin-behineko zerrendak argitaratzea: ekainaren 2an
  • c) Erreklamazio eta subsanazio epea: ekainaren 3tik 16ra
  • d) Eskaerari uko egitea: ekainaren 16 arte
  • e) Behin betiko zerrendak argitaratzea: ekainaren 30ean

Haurren hasiera-data haurreskolan: irailaren 6.

Jaioberrien izenemateen kudeaketa (martxoaren 21etik aurrera jaiotakoak):

Martxoaren 21etik aurrera jaiotakoek apirilaren 21etik aurrera izenematea haurreskolan aurkeztu ahal izango dute bere jaiotze datatik hilabete bat bete arteko epean eta behin behineko edota behin betiko zerrendetara gehituko dira. Jaio berri hauen izen ematea gauzatu ondoren, ezin izango dute dokumentazio berririk aurkeztu.

Ekainaren 20tik aurrera haurreskolan entregatzen diren jaioberrien izenemateak behin betiko zerrendak publikatu ostean (ekainaren 30ean) kudeatuko dira, beti ere dagokion adin tartean plaza librerik balego.

 

Haurreskola Andre Joakina-enea


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.