Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Hasia da herritarrak parte hartzeko prozesua Hiri Antolamendurako Plan Orokorra egiteko

Lasarte-Oriako Udalak udalerriko Arau Subsidiarioak Hiri Antolamenduko Plan Orokor berri bihurtzeko prozesuari ekingo dio. Prozesuak 5 fase ditu eta hilabete batzuk iraungo du

2020·07·08

Lasarte-Oriako alkate Agustín Valdibiak, Herritarren Partaidetzarako zinegotzi Nagore Duránekin batera, udalerriko Antolamendu Plan Orokor (HAPO) berria egiteko herritarren partaidetzarako programa aurkeztu zuen. Plan horren hasierako fasea, edo 0 fasea, alkatetzak uztailaren 2an partaidetza-programa onartu zuenean hasi zen.

Valdiviak azaldu zuenez, hainbat hilabetetan zehar, behin betiko onarpena eman arte hasierako dokumentuak landu ahala, lasarteoriatarrek parte hartzeko hainbat une eta modu izango dituzte. Horretarako, saio irekiak, tailerrak, bilera sektorialak eta hainbat prozesu sarean antolatuko dira, unean uneko informazio guztia emateko eta herritarren iritziak jasotzeko.

Programaren oinarrizko helburua da, egungo legeria betez, bermatzea herritarrek jakin dezatela, batetik, Plan Orokorra dela, eta bestetik, Plagintzako Arau Subsidiarioak Berrikusteko eta Hiri Antolamenduko Plan Orokor bihurtzeko proposamenaren edukia eta irismena. Horrela, modu aktiboan parte hartu ahal  izango dute onarpen-prozesuan.

Prozesua funtzioa da:

  • Parte hartzeko eskubidearen eta eskubide hori baliatzeko moduaren berri ematea.
  • Plana egiten den bitartean informazioa eskuragarri jartzea.
  • Parte-hartzeari irekitako prozeduraren faseetan oharrak eta iruzkinak egiteko eskubidea aitortzea.
  • Parte-hartzea eta informazio eta kanal eskuragarriak izatea egingarri egitea.

Nagore Durán herritarren partaidetzarako zinegotziak aurkeztu zuen programa. 1. fasea uztailaren 5ean hasiko da, Kultru Etxean herriatarrei zuzendutako saio batekin. Bertan, irekitako prozesua azalduko da. Sortzen den informazio guztia udalaren webgunearen bidez jarraitu ahal izango da.

Plangintzaren aurrerapena idatzi ondoren, dokumentua jendaurrean jarriko da hiru hilabetez, urriaren 31ra arte. Aldi horretan, beste bi saio ireki egingo dira (irailaren 15ean eta urriaren 15ean), eta gainera, 6 tailer egingo dira emakumeekin, gazteekin          eta adinekoekin, planteamenduak kontrastatzeko.

Gainera, erakusketa bat egingo da material grafikoarekin eta testuekin, informazio gehiago emateko. Era berean, eskuragarri dagoen informazio guztia biltzen duen informazio laburtua bidaliko da etxeetara.

Fase hori amaitzeko, txosten bat idatziko da kontsulta-prozesuan egindako ekarpen eta iradokizunekin.

2. faseari hasiera emateko, udalbatzak HAPOren dokumentu berriari hasierako onarpena emango dio. Dokumentu hori 2 hilabetez egongo da ikusgai, eta herritarrei informazioa emateko eta herritarrek parte hartzeko prozesua izango du.

3. fasean, udalbatzak HAPOaren dokumentua behin-behinean onartuko du, eta organo eskudunei aginduzko txostenak eskatuko zaizkie.

4. fasean, udalbatzak behin betiko onartuko du dokumentua, eta herritarrei azken dokumentuaren berri emango.

Duranek jakinarazi zuen, prozesuaren konplexutasuna eta iraupena kontuan hartuta, fase bakoitzaren hasieran egingo diren jarduketa berrien berri emango dela. Herritarrek parte hartzeko prozesua egiteko, Hiritik-At enpresa kontratatu da, 16.698 euroan.

 

 

Herritarren partaidetzarako programa deskargatu

Programa [pdf]