Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Hasia da 2021eko egutegien etxez etxeko banaketa

Ostegunean hasiko gara 2021eko 8500 egutegiak Lasarte-Oriako etxeetan banatzen. Aurtengoan, egutegiak islatu nahi du berriro ikusi nahi dugun Lasarte-Oria hori.

2020·12·16

Alkateak 2021eko egutegia aurkeztu du, ikusi nahi dugun Lasarte-Oria hori islatu nahi duena. Guztion artean egiten dugun herri hori: bizia, alaia, langilea.

Argazkiek, Isaac Farré argazkilariak egindakoek, gure kaleen, gure paisaiaren eta bizitzaren zatiak islatzen dituzte.

Egutegiaren edizioa eta inprimaketaren kostua 10.073 eurokoa izan da eta Ganboa Centro Gráfico enpresak egin du.

Alkateak egutegi honetan azpimarratu nahi du urte berri bat hasiko dela, 2020 atzean utzita. Gure bizitzan ezagutu ez dugun pandemia batek markatutako urtea, hain zuzen.

Urte horretan, gure bizitza, gure eguneroko jarduera, aldatu egin da zeharo, gelditu arte ia. Hilabete gutxi batzuetan zehar, beste era batera jokatzen ikasi behar dugu, osasuna eta ingurukoak helburu nagusi bihurtuz.

Pandemia horrek gure maiteak besarkatzeari eta musukatzeari uztera behartu gintuen. Maitatzen eta distantzian erlazionatzen ikasi dugu. Alkateak bereziki hartu zituen gogoan 2020an utzi gintuztenak, zeinen familiek erabateko bakardadean bizi behar izan baitute dolua.

Valdivia itxaropentsu agertu zen 2021arekin, gure bizitzan normaltasuna berreskuratzen lagunduko digun txerto irrikatu hori iritsiko dela ematen baitu. Urte honetan berriro besarkatuko dugu elkar, maite dugun jendea musukatuko dugu.

Amaitzeko, alkateak nahi izan du dena bukatutakoan, gure kaleak eta plazak berriro betetzea.

 

Deskargatu egutegia

Egutegia [pdf]

 

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
500 kasu edo gehiago
300 eta 499 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.