Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Hasi egingo dira 2020ko parte-hartzezko aurrekontuak

Prozesua, 4 fase dituena, proposamen bilketarekin hasiko da, helburua delarik 2020ko aurrekontuko 500.000 euro erabiltzea herritarrengandik sortutako ekimenetarako. Etxe guztietara iritsiko den liburuxka batean azalduko da prozesua.

2019·12·12

Agustín Valdivia alkate ordeak, herritarren parte-hartzeko zinegotzi Nagore Durán lagun zuela, gaur hasiko den prozesua aurkeztu du. Valdiviak adierazi du hasieratik ezagutu ahal izango direla prozesuaren baldintzak, WEBean egongo den dokumentu bati esker, bertan jasotzen baitira hainbat neurri, prozesua ahalik eta gardenen eta objektiboen izan dadin. Aurten, 4. urtez jarraian egingo da mota honetako parte-hartzezko prozesu bat.

Honako hauek dira faseak:

I. FASEA Proposamenaren fasea

Abenduaren 16tik abenduaren 26ra.

Lasarte-Oriako pertsona eta elkarte interesatuek beren aurrekontuak aurkeztu beharko dituzte udal erregistroan edo udalaren webaren bidez (partehartzea@lasarte-oria.eus).

Proposamenek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Lasarte-Oria herriari edo bertako biztanleei zuzendua egotea.
  • Udalaren esparrukoa eta eskumenekoa izatea.
  • 2020an gauzatzea eta hurrengo urteei lotua ez egotea.
  • Zehatza, xehea eta ekonomikoki ebaluagarria izatea.
  • Gehienezko zenbatekoa izatea: 500.000 euro.
  • Ingurumenean inpaktu positiboa edo batere ez izatea.
  • Genero, arraza, adin eta abarretan diskriminatzailea ez izatea.
  • Ez zaie dirulaguntzarik emango udaletik dirulaguntzak jasotzen dituzten entitateei

Proposamenekin batera memoria txiki bat aurkeztuko da, honako informazio honekin:

  • Proposamenaren izenburua
  • Proposamena egiten duenaren izena eta kontaktua.
  • deskribapena
  • pertsona onuradunak
  • gutxi gorabeherako aurrekontua
  • bestelako datuak

II.FASEA Balorazio teknikoa.

Abenduaren 27tik urtarrilaren 10era.

Jasotako proposamenak gehienez ere 50 punturekin baloratuko ditu pertsonal teknikoz eta talde politiko guztietako ordezkariez osatutako batzorde batek, prozesuaren baldintzetan ezarritako baremoaren arabera.

Baremoak honako puntuazio hau jasotzen du:

  • Estrategikoa eta jarraitua (6 puntu gehienez). Proposamenak hurrengo urteetan jarraitasun, iraunkortasun eta eragin bat izateko aukerak ditu.
  • Sozialki zuzena (6 puntu gehienez). Proposamenak biztanleriaren ehuneko garrantzitsu bati eragiten dio.
  • Eskuragarria eta solidarioa (8 puntu gehienez). Proposamena premia handiena duten biztanleei edo udalerriko eremuei zuzendua dago.
  • Bidezkoa eta berdintasunezkoa (3 puntu gehienez). Proposamenak aukera-berdintasuna eta tratu-berdintasuna bultzatzen du emakume eta gizonen arteko harremanetan.
  • Integratzailea eta inklusiboa (3 puntu gehienez). Proposamenak herritarren parte-hartzea eta artikulazioa bultzatzen du.
  • Heziketa eta prestakuntzaren bultzatzaile (3 puntu gehienez). Herritarren ikaskuntza eta prestakuntza-prozesuak bultzatzen dituzte proposamenek.
  • Euskara. Hizkuntza-normalkuntza (3 puntu gehienez). Proposamenak hizkuntza-normalkuntzarako prozesuak errazten ditu hezkuntza-prozesuen bidez, eta udalerriaren eta/edo biztanleen egunerokotasunean txertatzen dute euskara.
  • Eragina hirugarren sektorean (5 puntu gehienez). Proposamenak merkataritzaren eta ostalaritzaren gaineko eragina areagotzen du.
  • Ingurumenaren iraunkortasuna. Ingurumen-eragina (5 puntu gehienez). Proposamenak gutxitu egiten du ingurumen-alderdi desberdinen gaineko eragina edo ingurumenaren iraunkortasunerako irizpideak jasotzen ditu.
  • Mantentze-lanen kostua (5 puntu gehienez). Proposamenak ez du mantentze-kosturik edo ahalik eta mantentze-kosturik txikiena du.
  • Baliabide propioak erabiltzea (3 puntu gehienez). Udalan dauden baliabideak (azpiegiturak, materialak, langileak eta abar) erabiliz egin daiteke proposamena

Gutxienez 25 puntu lortzen dituzten proposamenek guztira 500.000 eurotik beherako kostua balute, denak gauzatuko lirateke. Hartara, bigarren fasea ez litzateke beharrezkoa izango.

III. FASEA Herri-kontsulta.

Proposamenak herri-kontsultaren bidez baloratuko dira parte-hartze orrien bidez. Orriok, bete eta udal eraikinetan kokatutako herritarren parte-hartzeko postontzietan utzi beharko dira, edo on line entregatu ahal izango dira udalaren webeko HERRITARREN PARTE-HARTZEAren bidez.

50 puntu esleituko zaizkio herritarren babesik handiena jaso duenari. Gainerakoei, aldiz, botoen ehunekoaren arabera emango zaizkie puntuak, proportzionalki.

IV. FASEA Adjudikazioa

Udaleko Balorazio eta Adjudikazio Batzordeak puntuazio partzialen zerrenda argitaratuko du (teknikoa eta bozketarena), baita totalak ere. Proiektuak handienetik txikienera ordenatuko ditu, eta 500.000 euroak gastatzeraino gauzatuko dira.
 

Deskargatu liburuxka

Liburuxka [pdf]

 

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
500 kasu edo gehiago
300 eta 499 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.