Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Hasi da Euskaraldia! Gaur jaso ahal izango da txapa Okendo plazan

Gaur, azaroak 20, hasi da Euskaraldiaren 2. edizioa. Lasarte-Orian, azken datuen arabera, 1.700 pertsona baino gehiagok eman dute izena eta gaur ere aukera izango da izena emateko.

2020·11·20

Mundu osoko hizkuntza gutxituentzat ohiturak astintzeko praktika sozial eredugarri honek 15 egun iraungo du eta abenduaren 4an amaituko da.

Izena emateaz gain, ordea, txapa da Euskaraldian parte hartuko duten milaka ahobizi eta belarripresten identifikagarria eta hori atzo hasi ziren jasotzen lasarte-oriatarrak Okendo jarri ziren standetan.

Gaur ere, goizean 10:00etatik 13:00etara eta, arratsaldean 16:00etatik 19:00etara, txapa jaso ahal izango da Okendo plazan egongo diren lau mahaietakoren batean.         

Antolatzaileek adierazi dutenaren arabera, Okendon egongo diren mahaiak abizenka egongo dira antolatuak eta bakoitzak bere abizenari dagokion mahaira inguratu beharko du eta bertan txapa jaso. Edozein kasutan, antolatzaileek gomendatzen dute norberaren txapa jasotzeaz gain, hainbat kiderena ere jasotzea: etxekoena, lagunena... Horrela jende gutxiagok hurbildu beharko du plazara.

Bestalde, 2018ko edizioan parte hartu duten lasarteoriatarrek, eta txapa ordutik gordeta edukiz gero, behintzat, ez dute berria jaso beharrik izango. Txapa berdina izango da.

Txapa jaso ondoren, hala nahi dutenek, Photocall-ean argazkia atera ahalko dute.

Pandemiak eragindako egoera tarteko, antolatzaileek neurriak hartuko dituzte: garbiketa, distantziak eta abarrak.

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.