Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Gurutze Gorriari Michelingo frontoia utzi zaio G7koen goi-bileragatik

Udalak Gurutze Gorriari Michelingo frontoia utzi dio, Biarritzen egingo den G7koen goi-bilerak eragindako auto-ilarek erasandako pertsonei harrera egiteko

2019·08·23

Asteburu honetan Biarritzen egingo den G7ko goi-bilera auto-ilara handiak eragiten ari da mugan, segurtasunerako hartutako neurriak direla eta.

Horregatik, Lasarte-Oriako Udalak Gurutze Gorriari utzi dio Michelingo frontoia, dutxak eta komunak ere baditu eta, auto-ilara horiek erasan dieten pertsonak han atenditu ahal izateko, beharrezkoa dela iruditzen bazaie.