Gizatzen enpresari adjudikatu zaio KonTent-Tu programa
2019·07·30
4 izan ziren dependentziako arriskuan edo egoeran dauden adineko pertsonei egunezko arreta emateko Lasarte-Oria udalerriko "KonTent-Tu" zerbitzua adjudikatzeko lehiaketa publikora aurkeztu ziren enpresak, eta haietatik Gizatzen enpresa izan da irabazle. Egindako eskaintzak 53.610 euroko zenbatekoa du urteko.
Proposatutako hobekuntzei dagokienez, Gizatzen ondoko zerbitzu osagarri hauek antolatzera eta ematera konprometitzen da:
- Urtean aparteko 4 jarduera egitea
- Erabiltzaileen familiarteko eta/edo zaintzaileekin 18 orduko prestakuntza egitea
- Erabiltzaileekin bina orduko 4 ekintza formatibo egitea
- Pertsona guztiei arreta pertsonalizatuko 4 detaile entregatzea urteko.
KonTent-Tu egunezko arreta-zerbitzu bat da, adineko pertsona autonomoei edo dependentzia moderatua dutenei zuzendua, beren autonomia pertsonala lantzeaz eta garatzeaz gain beren adineko lagunekin eta beren ingurune hurbilenarekin erlazionatu nahi dutenei horretarako aukera emango diena.
Begirale bat arduratzen da egiten diren jarduerak antolatzeaz eta gainbegiratzeaz: ariketa fisikoa, aisialdia, prestakuntza... Horrez gain, taldeko irtenaldiak egiten dira.
KonTent-Tu ‘Biyak Bat’ jubilatuen elkarteko aretoetako batean kokatua dago. Goizero egoten da zabalik, astelehenetik ostiralera (lanegunetan), 10:30etik 13:30era.COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.